Borrar

Ezkio

Gaztelekuaren zerbitzuari buruzko bilera egingo da bihar

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Asteartea, 17 iraila 2024, 20:00

Comenta

Gaztelekuaren zerbitzua datorren astelehenean, hilaren 23an, jarriko da martxan Ezkion eta zerbitzuaren aurkezpen bilera, ostegun honetan, irailaren 19an, 18:00etan, izango da udaletxean.

Gaztelekua 2018tik aurrera jaiotako haurrentzat dago zuzendua. Izan ere, haurrak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzea da ekimen honen helburua, beraien arteko harremanak eta interakzioak sustatzen dituen gune bat, hain zuzen. Haiek kudeatuko dute gunea eta ardura familiena izango da.

Gaztelekua astelehen eta asteazkenetan egongo da zabalik, arratsaldez, 16:30etik 19:00etara. Horrez gain, hilean bi igandetan ere egongo da zerbitzuaz gozatzeko aukera 15:30etik 20:00etara. Urteko kuota 10 eurokoa izango da. Izen ematea udaletxera bertaratuz edo telefonoz egin daiteke.

Silo bolak

Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak argitaratu dira dagoeneko. Ohi bezala, hilean behin egingo da bilketa, hileko hirugarren asteartean, hain zuzen. Aurtengo urteari dagokionez, irailak 17 (gaur), urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17 izango dira bilketa egunak. Plastikoak bildu ahal izateko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuetan eta plastikoa bezpean, astelehenean, atera beharko da. Ezkio-Itsasoren kasuan, errepide bazterrean, autobus geltoki aldamenean, ezarriko da bilketa puntua.

Epaimahairako zerrenda

Ezkio-Itsasoko Udalak jakinarazi du zinpeko epaimahairako hautagaien zerrenda osatzeko erabiliko den hauteskunde errolda ikusgai egongo dela bihar irailaren 19ra bitartean udaletxean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztelekuaren zerbitzuari buruzko bilera egingo da bihar