Ezkio
'Emozioak dantzan' familia tailerra egingo dute IgartubeitinC. L.
EZKIO-ITSASO.
Asteazkena, 11 ekaina 2025, 21:09
Igartubeiti baserri museoak proposamen berria dakar familientzat: 'Emozioak dantzan, naturako elementu bakoitzak zein emozio sentiarazten dizu?' tailerra. Hitzordua larunbatean izango da, 16:30ean eta bere prezioa 3 eurokoa izango da. Izen-ematea 943 72 29 78 telefonora deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz egin daiteke.