Aztiria auzoko 'Santa Mañak' bihartik aurrera ospatuko dituzte gabiriarrek

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Uda garaia festa garaiarekin lotzen da, eta Gabiriako lurretan ere gainean ditugu. Herriko jaietarako abuztuaren erdi alderarte itxaron behar bada ere, auzo ezberdinetakoak hastear daude, zehazki Aztiria auzoko 'Santa Mañak'.

Santa Marina eguna, uztailak 18, aurtengoan asteazkena da, atzokoan auzguneko elizatxoan meza nagusia emango da 11:00etan, eta ondoren hamaiketako egongo da bertako musikariek alaituta.

Festa egunak ofizialki 20, ostirala, hasiko dira, ohiturari jarraituz ezkil joaldi eta altxaferoen jaurtiketarekin arratsaldeko 18:00tan. Ondoren, auzotarrentzat bola eta toka lehiaketa eta Aztiria erretegian auzo afaria, Elustondo trikitilariek erromeria giroa jartzen dutelarik.

Gazteen herri kirolak

Larunbat goizean, 11:30ean auzoko gazteen herri kirolak, eta gero poteoa. Arratsaldean, 18:00tan XXIII. Patata tortilla lehiaketa, eta 18:30etan bola lehiaketa.

Tortilla lehiaketako pintxoak eta ardoa banatuko dira bertaratutakoen artean. çGauean, 21:00tan bertso afaria egongo da Aztiri Bat elkartean, Eneko Araiztegi, Aratza Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariekin.

Azkenik, igandean, eguna Gabiriako txistulariekin hasiko da auzoan, 11:00tan alde batetik meza nagusia egongo da eta bestetik Goierri Garaia taldeak antolaturiko Aztiriako XIV. Mendi lasterketako partaideak abiatuko dira. Meza ostean, Auzoko nagusienari omenaldia egingo zaio eta Goruntz dantza taldearen saioa egongo da, eta goizarekin amaitzeko lasterketako sariak banatuko dira.

Arratsaldean, festei amaiera emateko, 18:30etan herri kirol erakustaldia egongo da Xabier Aranburu (Guzta) harri-jasotzailea, eta Iñaki Azurmendi, Irati Astondoa, Xabier Zaldua eta Alazne Etxaburua aizkolariak arituko dira. Ordu berean probintziako bola eta toka txapelketa ere egongo da.

Eta jakina egun guztian zehar trikiti hotsak entzungo dira auzoan zehar, Eneko eta Ibarguren trikitilarien eskutik.

Temas

Gabiria
 

Fotos

Vídeos