Borrar
Herritarrak botoen zenbaketa egiten zen bitartean, emaitza zein izango ote zen zain.

Ospakizuna eta lanerako gogoa

Dekretuaren zai, etapa berri bat zabaltzen da bai Itsaso bai Ezkio herrientzat

miryam galilea

Martes, 20 de septiembre 2016, 08:52

Ostirala arratsalderako guztia prest zeukaten Itsasoko Udaletxe zaharrean: mahaia, aulkiak, bozkatzeko hautetsontzia, boto-txartelak Eta honekin batera ere giroa piztuta nabaritzen zen herritarren artean, unea noiz iritsiko zen zai. Urteak izan dira egun honekin amets egin dutela eta igandean ametsa egi bihurtu zen itsasoar askorentzako.

Botuen zenbaketak minutu batzuk iraun zituen, baiezkoak ziren gehienak baina ezezkoak ere entzuten ziren eta bertaratutakoen aurpegietan seriotasuna zen nabari. Kontaketa amaitu bezain pronto txaloek moztu zuten gelako tentsioa, urduritasunak negar eta barretan lehertu zen, besarkadak, zoriontzeak eta hasperenak izan ziren nagusi. Azken urtetan egindako lanaren ondorio, itsasoarrek erabakitzeko aukera izan zuten igandean eta hauen gehiengoak «bai» esan zion berriro ere udalerri bat izateari, honekin batera ere Ezkio beste udalerri independiente bezala izendatuz.

  • datuak

  • Errolda

  • Guztira 164 bizilagun ditu Itsasok, hautatik 140ek dute bozkatzeko eskubidea; 119k parte hartu zuten bozkan, %85a izanik.

  • Botoak

  • Baiezkoak 88 boto jaso zituen (%73,95); 26 ezezko (%21,85); lau boto txuri (%3,36), eta botu nulo bat ere egon zen.

Egun osoan zehar tantaka herritar ugari hurbildu ziren Itsasoko ostatuaren gaineko solairuko gelara, anexioa gertatu baino lehen Udaletxea zenera: gazteak, familiak, aiton-amonak botoa emateko aukera zuten itsasoarren %85a hurbildu zen tokira. Bertan jaio baina kanpoan bizi diren itsasoarrak ere gerturatu ziren, ezkiotar batzuk, kazetari ugari, politikariak Egun berezia izan zen igandea, herriko historiara pasako dena eta etorkizun berri bati ateak zabaltzen dizkiona, bai Itsaso eta baita Ezkiorentzat ere, hemendik gutxira bakarka lan egiten hasiko baitira.

Azken pausuaren zai egongo dira orain Itsason, Diputazioak oniritzia ematen dien Dekretua argitaratu arte. «Imanol Lasa diputatua izan genuen igandean hemen eta bere hitzek poztasun izugarria eman ziguten. Esan zigunez, egin beharreko tramite guztiak burututa daude, beraz dekretua azkar aterako da», diote Itsaso Bherriatik. Behin dekretua argitaratu eta Batzorde Kudeatzailea eratzeko momentua iritsiko da: «egun dauden irizpideak gure kasu konkretuan ez dutenez balio, diputatuak guk nahi ditugun irizpideak pentsatu behar ditugula esan zigun, ondoren beraiekin kontrastatu eta aurrera egingo dugu. Oso pozik gaude».

Beraz, egun batzuetan atseden hartu eta berriro ere bilduko dira herritarrak eman beharreko hurrengo pausuei heltzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ospakizuna eta lanerako gogoa

Ospakizuna eta lanerako gogoa