Borrar

Batukada erraldoiarekin ospatuko du Euskararen Eguna U-Z Ikastolak

Euskaraz hazi, hezi eta bizi lemapean, mila lagun baino gehiagok hartuko dute parte

F.J.A

Martes, 2 de diciembre 2014, 00:09

Iazko flashmob-ak izandako arrakastaren ondotik, Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasle, irakasle, langile eta gurasoek batukada erraldoi batekin ospatuko dute bihar Euskararen Eguna.

Batukadarako musika tresnak ikasleek beraiek prestatu dituzte, irakasle eta gurasoen laguntzaz. Era askotako materiala erabili dute. 300 pintura pote lortu dituzte enpresa desberdinetatik, hala nola, Irizarretik, Oñatitik. Azkoititik, Legazpitik eta baita Sasieta zabortegitik ere. Danborra jotzeko makilaren puntako bolatxoa egiteko aparra beste enpresa batek oparitu die, oso garestia izan arren.

Txapak herriko taberna batzuetan eskuratu dituzte. Makilak, Urretxuko udaletxeko langileek kimatutako bananondoen adarrez egin dituzte (kamioikada bat ekarri zieten). Eta marakak eta plastikozko botilatxoak norberak berea inguratu du. Instrumentuen apainketa plastika orduetan eta etxean, gurasoen laguntzaz, egin dute.

Iker Rodriguez irakaslea izan zuten gidari iazko flashmobean. Aurtengo ekitaldiaren ardura Mikel Arriaranek hartu du. Ikasle ohia da hau ere, eta herriko Batukada taldean jotzen du.

Batukada egunean, lau talde edo zutabe prestatuko dituzte, Urretxu-Zumarragako txoko desberdinetara Euskaraz hazi, hezi eta bizi leloa zabaltzeko. 11:30ean abiatuko dira taldeak eta 12:30ean Lizeoko jolastokian elkartuko dira. Lehenengo eta bigarren zutabeak Ikastolatik irtengo dira, eta Berriki parean, bat Urretxutik joango da eta bigarrena Zumarragatik. Hirugarrena Lizeotik aterako da, Iparragirre plaza, Gernikako Arbola, Areizaga-Kalebarren eta Zumarragako plaza zeharkatuz. Laugarrenak Zumarragako beste hainbat kaletan zehar osatuko du ibilbidea. Talde guztiek geldiuneak egingo dituzte batukada jo ahal izateko. 12:30ean, guztiek elkarrekin, Batukada Erraldoia egingo dute Lizeoko jolastokian.

Batukadaren aurretik, azken urtetan ohitura duten legea mantentzeko, kidetze-saio batzuk egingo dituzte Ikastolan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Batukada erraldoiarekin ospatuko du Euskararen Eguna U-Z Ikastolak