Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Onati

Emakumion Etxeko azken bilera orokorra egingo dute gaur arratsaldean

I. M.

oñAti.

Martes, 17 de junio 2025, 20:28

Emakumion Etxeko eraikuntza-prozesuaren barruan, gaur, ekainaren 18an, egingo dute azken bilera orokorra, Eltziako hirugarren solairuan, 17:00etatik 19:00etara. Bilera honetan erabakiko da etxearen izena eta, horrez gain, planifikaziorako tresna bat partekatuko da parte-hartzaileen artean.

Joan den asteazkenean ikasturteari amaiera emateko Topagunea ospatu zen, eta bertan prozesuaren balorazio positiboa nabarmendu zuten antolatzaile eta parte-hartzaileek: lantaldeetan hasieran bakarrik gerturatutakoak ere egun taldeko kide sentitzea lortu dute.

Topagunean Talaiakideek errezitaldia eskaini zuten, Leire Zubiak collage ilustratu bat egin zuen zuzenean, eta ondorengo talde lan dinamika batean, zazpi ikuspegitatik gogoetatu zuten etxearen esanahiaz eta eginkizunez: ahalduntze, ikuspegi feminista, LGTB+, kulturartekotasuna, ikuspegi antiarrazista, eta gizonen ikuspegia, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumion Etxeko azken bilera orokorra egingo dute gaur arratsaldean