Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Onati

Elkarrizketa filosofiko saioak proposatuko dituzte udal liburutegian

M. G.

OÑATI.

Larunbata, 6 abendua 2025, 20:47

Comenta

Adinari eta adinkeriari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko antolatu zuten saioaren arrakasta ikusita, horrelako elkarrizketa filosofikoak proposatzen jarraitzea erabaki du udal liburutegiak. Horrela, 'Elkarrizketa filosofikoak' izeneko egitaraua jarriko du martxan, «egungo gizarteak eskatzen duen hausnarketa sakona eta elkarrizketa zabal eta eraikitzailea sustatzeko asmoz».

«Gaur egungo erronka sozial, kultural eta etikoen aurrean, funtsezkoa da gune partekatuak sortzea, non herritarrek elkarrekin pentsatu, zalantzak partekatu eta ideiak modu irekian kontrastatu ahal izango dituzten» azaldu dute liburutegitik.

Pentsatzeko, hitz egiteko eta entzuteko interesa duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Identitateari, askatasunari, bizikidetzari edo balio komunei buruzko kezkei heltzeko ingurune lasaia eskaini nahi du.

«Gaininformazioak markatutako testuinguru sozial azkar honetan, liburutegiak ezinbestekotzat jotzen du gelditzeko, sakontzeko eta beste begirada batzuekin hitz egiteko ohitura berreskuratzea. Elkarrizketa Filosofikoak ikerketa eta gogoeta pertsonal zein kolektiborako gunea da; bertan filosofiako galderak eta testu klasikoak, gure eguneroko bizitzan zeharkatzen ditugun erronkekin konektatzea du helburu», esan du Arantzazu Ibarrondo liburutegiko arduradunak.

Gaineratu duenez, ez da beharrezkoa aldez aurretik filosofiari buruzko ezagutzarik edukitzea. «Pentsamendu kritikoan eta gizakiak berezkoa duen dimentsio filosofikoan sakontzeko aukera izango dugu».

Asteazkenean, 'entzutea'

Landuko duten hurrengo gaia entzutea izango da, asteazkenean, 18:00etan. 'Entzutea naturala da ala landu behar dugun barne-ahalmen bat da? galderari helduz eztabaida filosofikoa antolatu du liburutetegiak. Filosofian lizentziatu eta aholkulari Miren Camisón izango da gidaria.

Pentsatzeko, hitz egiteko eta entzuteko interesa duten 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta saioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkarrizketa filosofiko saioak proposatuko dituzte udal liburutegian