Onati
'Bestaldetik etorriak' liburuaren aurkezpena Kultur EtxeanM. G.
Oñati.
Osteguna, 16 urria 2025, 20:26
'Bestaldetik etorriak' liburua aurkeztuko du Joxe Felix Diaz de Tuestak gaur, 19.00etan, kultur etxeko erakusketa gelan. Gaixotasunagatik zein istripu bat izanagatik hilzorian egon diren 19 oñatiar elkarrizketatu ditu Joxefek, eta haien hitzak jaso ditu.
Diaz de Tuestaren hitzetan, horrela hasi zen dena: «Aspaldi batean lagun batek esan zidan, bestaldetik etorria naiz, San Pedrori bizarrak ikusi eta bueltatu egin naiz. Horixe da, proiektu hau abiatzeko grina piztu zidana». Liburuan datozen herritarrekin egon, elkarrizketatu eta argazkia atera die egileak, eta eurek kontatutako moduan jaso ditu testimonioak. Estiloa aldatu gabe transkribatu ditu elkarrizketak.
Honakoak dira liburuko protagonistak: Iñaki Igartua, Koldo Zumalde, Serafín Aparicio, Lourdes Azurmendi, José Ramón Azkoitia, Miguel Angel Gómez, Juan Carlos Nogueira, Nikolas Etxeberria, Joseba Azkarate, José Ramón Olalde, Roberto Moreno, Amaia Villar, Javier Clemente, Reyes Elorza, Algimiro Jiménez, Pedro Berrocal, Migel Angel Aldekoa, Anton Azpiazu eta Josu Egaña.
Liburua egiteko laguntza handia izan duela aitortu du Joxefek, eta haiei eskerrak emateko ekitaldia ere izango da aurkezpena.