Arantzazuko altxorra bilatzeko orientazio jolasa
Igande honetan 11:00etan abiatuko da Arantzazuko parketxean familia osoari bideratutako jarduera
DV
Miércoles, 25 de junio 2025, 12:37
Arantzazuko parketxeak familia osoari bideratutako 'Arantzazuko altxorraren bila' jarduera antolatu du igande honetan, ekainak 29, bidean zehar dauden altxorrak eta honek gordetzen dituen sekretuak ezagutarazteko eta, batez ere, inguruarekin gozatzeko. «Hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik», dei egin dute antolatzaileek.
Hala, esku artean mapa bana hartuta, orientazio jolasa goizeko 11:00etan hasiko da ibilaldia Arantzazuko parketxean bertan eta amaiera 12:30ean izango da toki berdinean. Prezioa helduentzako 5 eurotakoa da eta haurrentzat (3-12 urte tartekoentzat) 3 eurotakoa. Parketxetik azpimarratu dutenez, izena ematea derrigorrezkoa da arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan edo 943 78 28 94 / 699 335 183 telefono zenbakietan eta plaza mugatuak izango dira.
Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da eta proposatutako orientazio jolasean hainbat pista bilatzea izango da erronka.
Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean dago, Oñatiko Arantzazu auzoan, izen bereko santutegian. Hiru solairutan banatuta, natura-parkeko osagai aipagarrienak ezagutzera ematen ditu, hala nola, paisaia karstikoak, pago motzak, abeltzaintzaguneak... Horretarako, maketa erraldoia, teknologia berriez hornituriko erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak nahiz euskarri interaktiboak daude.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.