Eskoriatza
ZeDemontre topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dagoMota guztietako sortzaile eta artistei zuzenduta, Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute
A. Urbieta
Eskoriatza.
Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:32
Eskoriatzako Udalak ZeDemontre topaketaren laugarren edizioa antolatu du. Mota guztietako sortzaile eta artisten-tzat zuzendutako topaketa izango da, non, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitate landu daitekeen. Topaketa honen helburua egile, interprete eta sortzaileen sustapena bultzatzea da, eta jarduera artistikoak bere estilo desberdinetan duten garrantzia indartzea eta suspertzea.
ZeDemontre sortzaile edo artista ez profesionalentzako topaketa da, ezprofesionaltzat hartuta topaketara aurkeztutako emanaldiarekin jarduera profesionalik egiten ez dutenak
Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute bertan. Banaka nahiz taldean, eta adin mugarik gabel.Taldeen kasuan, hura osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean uztailaren 18an
Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean. Emanaldiak uztailaren 18an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako orduetan.
Izena emateko epea ekainaren 27an bukatuko da, udalaren webgunean dagoen galdetegia bete beharko da. Horrekin batera eta osagarri giza, aurkeztu daitezke argazkiren bat, historia biografiko laburra edo komenigarritzat jotzen duten ikus-entzunezko edozein informazio. Udalak jarriko ditu oinarrizko azpiegiturak: eszenatokia, argi eta soinu ekipoa...
Emanaldiak kalean egingo da. Eguraldi txarragatik epaimahaiak erabaki ahal izango du Zaldibar antzokia, Ibarraundi museoa edota udalaren gainontzeko eraikun-tzaren bat erabiltzea.
Sariak
Kultura, euskara, gazteria eta hezkuntza batzordeak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia. Sari bakarra egongo da, 300 eurokoa, eta horretarako kontuan izango dira kalitatea, eta taularatzea eta estetika. Hori bai, emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, irabazleak 100 euro gehiago eskuratuko ditu.
Gainontzeko parte hartzaileek 100 euro jasoko dituzte banakako eta bikoteen kasuan; eta 200 euro taldeek. Kasu honetan ere, emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 euro gehiago eskuratuko dituzte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.