Eskoriatza
'Ni eta nitarrak' ostegun honetan arratsaldean Zaldibar Antzokian Iholdi BeristainekinEl Diario Vasco
Eskoriatza
Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:34
Euskaraldiaren egitarauaren baitan, antzerkiarekin hitzordua izango da ostegun honetan arratsaldean Zaldibar Antzokian, Huhezik antolatuta. Iholdi Beristainek 'Ni eta nitarrak' lana (AED elkartea) eskainiko du 17:00etatik aurrera. Maria Osesek idatzitako gidoiarekin, egunerokotasuneko kontuez ariko da Beristain oholtzan, umoretik eta mediokridadearen apologia garbia eginez. «Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.