Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Danbaka Musika Lehiaketa

Aiert, Arragoa eta The Clayton, biharko finalean

Hiru artistez gain DJ Gela ere izango da Bergarako Seminarixoa aretoko agertokian artista gonbidatu bezala

I. MENDIA

Osteguna, 12 urtarrila 2023, 12:26

Comenta

Oñatiko Aiert bakarlaria, Bergarako Arragoa eta Aramaioko The Clayton izango dira bihar, ostirala 13, Danbaka Musika Lehiaketako bosgarren edizioko finalean. Bergarako Seminarixoa aretoko agertokian hasiko da 21:30ean eta DJ Gela izango da artista gonbidatua. Finalista bakoitzak 45 minutuko emanaldia egingo du hiru sariren lehian: Sari Nagusia, Publikoaren Saria eta Ekinez Saria.

Lehen garaikurra erdietsiz gero taldeak disko bat grabatzeko aukera izango du. Hau finalera heldu diren hiru taldeek soilik lor dezakete eta epaimahaiak hautatuko du. Bigarrena, Publikoaren Saria, herritarrek aukeratuko dute bozketa bidez eta taldeak bideoklipa grabatu ahal izango du. Azkenik, Ekinez Saria erdiesten duenak ekainean bigarrenez Bergaran izango den Ekinez jaialdian jotzeko aukera izango du.

Finalistak

  • Aiert (popa; Oñati). Bakarlaria, «sekulako sorpresa» izan zen finalera heltzea.

  • Arragoa (pop-folka; Bergara). Zortzikotea, finalean «berrikuntzak» aurkezten eta abestiak ez errepikatzen saiatuko dira.

  • The Clayton (punka, rock-and-rolla; Aramaio): Amaitu berri duten abesti bat joko dute estreinakoz.

Lehiaketa bat baino gehiago

Danbaka Musika Lehiaketaren lehen edizioa 2004an egin zen eta gerora beste hirutan (2006, 2008 eta 2010) errepikatu zen ekimena, denak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Bertaratzen ziren taldeentzat lehiaketa bat baino gehiago zen, sari bezala disko bat grabatzeko aukera zegoen-eta.

Hastapenean hogei taldek hartu zuten parte eta Sharon Stoner (Oñati), Potemkin (Oñati) eta Muted (Arrasate-Abadiño) taldeek jokatutako finalean lehena gailendu zen. Bestetik, Enboskada taldeak irabazi zuen Publikoaren Saria eta gonbidatua Split 77 izan zen.

2006ko edizioan Malenkonia (Oñati), Belceblues (Bergara) eta Aby-Kem (Bergara) heldu ziren finalera eta azkena izan zen garaile. Aldiz, Ikusleen Saria Drakesek eraman zuen eta bakarlari onenarena, Jim TNTk. Gonbidatu modura Kerobia izan zen oholtzan.

Bi urte beranduago parte-hartzaileen esparrua zabaldu eta Debabarreneko eta Durangaldekoek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Orotara 24 talde aurkeztu ziren eta Adi Holden (Bergara), The Wet Band (Mutriku) eta Norman (Eibar) heldu ziren finalera. Mutrikuarrak hautatu zituzten garaile, bai epaimahaiak zein ikusleek.

Laugarren eta 'atseden' aurretiko azken edizioan aurkeztutako 20 taldeetatik Xarma (Ondarroa), Desprezio eta Lord Witch (Bergara) heldu ziren finalera. Ondarroarrak nabarmendu ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aiert, Arragoa eta The Clayton, biharko finalean

Danbaka Musika Lehiaketa: Aiert, Arragoa eta The Clayton, biharko finalean