

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Arrasate
Viernes, 14 de febrero 2025, 10:04
Azken bi jardunaldietako garaipenen ostean, sailkapen burura gerturatzeko aukera dute Arrasate Errugbi Taldeko senior mailako mutilek. Julen Barrutiak zuzendutako taldeak etxean jokatuko du beste behin eta, oraingo honetan, bigarren sailkatu Getxo izango du bisitari. Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehia zapatu arratsaldean jokatuko da, Mojategin, 16:30ean hasita.
Aukera paregabea du Kanpanzar Arrasatek sailkapenean aurrerapauso berria emateko, Getxo mendean hartuz gero dezente gerturatuko bailitzateke goiko postuetara. Esan bezala, Fadurakoak bigarren sailkatuak dira, eta 10 puntu ateratzen dizkiote arrasatearrei; 44 eta 34 dituzte bi taldeek, hurrenez hurren. Testuinguru honetan, bizkaitarrak mendean hartuz gero, bigarren postutik bospasei puntutara jarriko litzateke Kanpanzar Arrasate.
Esan bezala, Barrutiarenek azken bi partiduak irabazi dituzte, Bera Bera eta Durangoren kontra Mojategin jokatutakoak, hain justu ere. Getxo, baina, ere bolada ezin hobean heltzen da zapatu honetako lehiara, azken porrota abendu hasieran jaso baitzuen, Elorrio liderrari egindako bisitan. Getxoztarrek hiru porrot baino ez dituzte jaso aurtengo denboraldian. Joaneko partiduan, Faduran jokatutakoan, Getxok aise irabazi zion Kanpanzar Arrasateri.
Mutilek bezala, AGT Arrasate/Eibarreko neskek ere etxean jokatuko dute baina, kasu honetan, Unben. Konbinatu gipuzkoarrak Sarako Izarra izango du bisitari, eta norgehiagoka domeka eguerdian jokatuko da, 12:30ean hasita.
Zabala eta Delgadoren neskek azken hirugarren postuan jarraitzen dute zortzi punturekin, bigarren fase honetan jokatutako lau partiduetatik bi irabazita. Garaipen kopuru berdinarekin, baina partidu bat gutxiago jokatuta, Sarako Izarra dago puntu bat gehiagorekin, bederatzirekin, hain justu ere.
Testuinguru honetan, norgehiagoka parekatua aurreikusten da igande eguerdirako Unben. Jokalari falta izan da azken asteetan Delgado eta Zabalaren buruhauste nagusia, izan ere, orain direla pare bat jardunaldi jokatu beharreko partidura ezin izan zen aurkeztu AGT Arrasate/Eibar. Sarako Izarra mendean hartuz gero, sailkapenean gora egiteko aukera edukiko luke konbinatu gipuzkoarrak.
Iragan asteburuan Arrasate Errugbi Taldeko Ane Rincon eta Haizea Zabala 19 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko Selekzioarekin aritu ziren, Bilbon. CESA Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketaren baitan, jokalari arrasatearrek final handia jokatuko zuten Kataluniaren kontra. Zoritxarrez, Euskal Selekzioak ezin izan zuen garaipena eskuratu, kataluniarrak 19-27 nagusitu baitziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.