Borrar

Aretxabaleta

Bertako tomatearen lehiaketarako izen-emate epea, irailaren 11ra arte

El Diario Vasco

Aretxabaleta.

Larunbata, 16 abuztua 2025, 20:38

Comenta

Irailaren 14an, Aretxabaletako Tomatearen egunaren bederatzigarren edizioaren baitan egingo den III. Euskal Herriko bertako tomatearen lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea irekita dago irailaren 11ren eguerdiko 12.00ak arte. Izena posta elektronikoz eman behar da kultura@aretxabaleta.eus helbidean.

Irabazleak garaikurra eta 500 euroko saria jasoko du; bigarren sailkatuak, 300 euro, eta hirugarrenak, 150 euros. Hauetaz gain, 150 euroko saridun aipamen berezia emango zaio Aretxabaleta tomate onenari.

Aretxabaletako Tomatearen feria irailaren 14ean izango da, goizeko 10.00etatik 14.00etara Durana kalean jarriko den karpan.

Goizean zehar azoka, aintzinako tomate barietateen erakusketa, tomate haziak erauzteko tailerra Marc Badal adituaren eskutik, tomate sukaldaritza erakusketa eta dastaketa Anne Otegirekin eta, azkenik, bertako lehiaketaren sari-banaketa izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertako tomatearen lehiaketarako izen-emate epea, irailaren 11ra arte