Borrar
Mendizaleak Kurtzebarrin. DV

Aretxabaleta

Agorreko andramaixak Arientzan eta Txarapea auzoko jaian asteburuan

K. O.

Aretxabaleta.

Astelehena, 8 iraila 2025, 20:56

Comenta

Arientza nekazal auzoak agorreko andramaixak ospatuko ditu asteburuan. Ez dira, ordea, Aretxabaletan biziko diren festa bakarrak: Txarapea kale auzoa ere jaietan murgilduko da larunbatean.

Arientzan jai giroa goizean goizetik piztuko da zapatuan dianarekin 9.30ean hasita etxerik etxe. Ondoren, 10:00etan Durana kaletik abiatuko den Ikazkin Trail lasterketa ikusteko aukera egongo da.

Arientzako kanpaijole famatuek ere saio bat egingo dute 11:30ean. Ondoren 12:00etan auzoko hildakoen alde meza izango da.

13:00etan luntxa egongo da, Elixondoko tortila eta Mitarte aldeko txorizoarekin. Eta segidan ginkana jokoa egingo da. 14:00etan arientzarrek erretrato haundia egingo dute.

Arratsaldeko 17:45etik ilundu arte Arientzako jolasak egongo dira.

Igandean, irailak 14an, arientzarrek Kurtzebarriko egunarekin bat egingo dute, eta 11:30ean argazki ofiziala egin dute tontorrean 'Arientzakuek Kurtzebarrin 2025' izenburupean.

Kurtzebarriko gurutzeak aurten 95 urte beteko ditu. 1928k irailaren 18an inauguratu zen.

Txarapea

Txarapea kale auzoa jaietan murgilduko da zapatuan. Eguerdiko 12:00etan pregoia eta txupinazoa, eta segidan txosna ireki eta haur jolasak egongo dira. Arratsaldeko 14:30ean herri bazkaria, eta ostean, bingo musikatua egongo da. Eta arratsaldean mus txapelketa, Zirrara, eskilera bertikala radarra aldapan gora, eta gauean Assata taldea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agorreko andramaixak Arientzan eta Txarapea auzoko jaian asteburuan

Agorreko andramaixak Arientzan eta Txarapea auzoko jaian asteburuan