Borrar
Antzuola Kirol Elkartearen Preferente mailako aurtengo taldea Eztalan. AKE
Antzuola

Preferente mailako taldea ezinbesteko hiru punturen bila irtengo da Eztalako zelaira gaur

Azkenak sailkapenean zazpi jardunaldi bete ondoren, etxekoek azken-aurrenari, Segurari, egingo diote aurre

Joseba Lezeta

San Sebastián

Larunbata, 5 azaroa 2022, 00:10

Comenta

Zortzigarren jardunaldia baino ez du oraindik ligak Preferente mailan, baina estu dabil Antzuola. Punturik gabe eta azkena sailkapenean, Segura datorkio gaur Eztalako futbol zelaira, aurkari zuzena. Azken-aurrenak dira goierritarrak hiru punturekin, postu bat gorago.

Etxekoek garaipena eskuratuz gero, parean geratuko lirateke hiruna punturekin. Berdinduz gero, bere horretan segiko lukete. Eta galduz gero, seira ihes egingo luke Segurak.

AKEko zuzendaritza batzordeak, bestalde, zaleei zentzutasunez jokatzea eskatu die duela bi aste Toloaren aurkako neurketan izandako gorabeheren ondoren. Zelaia ixteko ohartarazpena eta 200 euroko zigorra jaso ditu klubak.

Talde infantilak atsedena du eta alebinenak zein benjaminenak hurrengo asteburuan ekingo diete euren lehiaketei.

AKEren beste bi taldeak, berriz, kanpoan ariko dira. Jubenilak Zumarragara doaz. Urola B izango dute zain Argixaon arratsaldeko seietan. Kadeteei bihar helduko zaie txanda Oñatin. Aloña Mendiren aurkako partida arratsaldeko hiru eta erdietan hasiko da.

Ordu aldaketa gimnasioan

Gimnasioko indar entrenamendu edo funtzionalaren ikastaro eskaintzan ordutegi berria jarri dute. Astelehen eta eguazten arratsaldez, astean bi egunez, emango da 18:30etik 19:30era. Ordubeteko saioak dira. Etzi hastekoak dira, baina zabalik dute oraindik izena emateko aukera udaletxean. Sei laguneko taldeak osatuko dituzte eta izena emandako aurrenekoek dute lehentasuna. Besteak itxaron zerrendan sartuko dira. Berrogei euro balio du ikastaroak eta, aldi berean, bazkide egiteak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Preferente mailako taldea ezinbesteko hiru punturen bila irtengo da Eztalako zelaira gaur

Preferente mailako taldea ezinbesteko hiru punturen bila irtengo da Eztalako zelaira gaur