Borrar
'Lakoste' antzezlaneko irudia, Eneritz Artetxe aktorearekin. DONOSTIA KULTURA
Antzuola

'Lakoste' antzezlana eskainiko dute Torresoroan, ikusle klubarekin osatuz

Eneritz Artetxe aktoreak gidatuko du Olaran etxeko saioa arratsaldeko zazpietan obrari ekin aurretik eta ondoren

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Ostirala, 4 azaroa 2022, 00:16

Comenta

Debagoieneko Karoi antzerki jaialdiak geldialdi bikoi-tza du gaur arratsaldean Antzuolan. 'Lakoste' obra eskainiko dute Torresoroako areto nagusian arratsaldeko zazpietan eta ordubete aurretik, seietan, ikusle klubean parte hartzeko aukera izango da Olaran etxeko bigarren solairuan. Bukatu eta gero ere jarraituko du topaketak.

Antzezlana hobeto ulertzeko giltzen berri ematea da ikusle klubaren helburua, modu parte-har-tzaile eta dinamikoan. 'Lakoste' obraren partaide den Eneritz Artetxe aktoreak gidatuko du topaketa euskaraz. Aurrez izena ematea eskatu zuten bere egunean.

Bost euro balio du antzerki emanaldirako sarrerak eta aurrez eskuratu ezin izan duenak Torresoroan bertan izango du erosteko aukera.

KZgunea

Astelehenetik egubakoitzera zabalik izango da KZgunea Torresoroan, 9:00etatik 13:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Honako zerbitzuak eskaintzen ditu: informazio orokorra, izapideak (BakQ, metaposta...), aurrez aurreko tutoretzak eta nabigazioa.

Euskaraldirako argazkia

Sormen Antzuolak Euskaraldirako talde argazkia egingo du datorren astelehen arratsaldeko seiak eta laurdenetan, 18:15ean, Torresoroan. Ondoren batzar nagusia ospatuko dute. Herriko hainbat eragile eta talde gonbidatu dituzte argazkian parte har-tzera. 'Hitzez ekiteko garaia da' lelopean hil honen 18tik abenduaren 2ra helduko zaie txanda belarriprest eta ahobiziei.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lakoste' antzezlana eskainiko dute Torresoroan, ikusle klubarekin osatuz

Antzuola: 'Lakoste' antzezlana eskainiko dute Torresoroan, ikusle klubarekin osatuz