Etorkizuneko elikadura aztertzeko solasaldi-meriendan bilduko dira Olaranen
Agroekologiari lotutako sentsibilizazio jardunaldia antolatu dute Landarlanek eta Ehkolektiboak
'Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura?' galderaren inguruan solasaldi-merienda antolatu dute gaur arratsaldeko sei eta erdietan Olaran etxean. Agroekologia eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldiak dira, Landarlan eta Ehkolektiboa taldeen eskutik datozenak.
«Zure platerean hasten da mundua», dio deialdiaren berri ematen duen kartelak. Zentzumen guztiak erabiliz jateari buruzko hausnarketa egitea da helburua.
Hurrengo martitzenean, berriz, Jakoba Errekondok ilargi eta landareei buruz 2023rako osatu duen agenda liburuaren berri emango du Itzar liburudendan arratsaldeko seietatik aurrera.