Errasti, lehen gipuzkoarra Beasainen
nax Errasti txirrindulari antzuolarra hamabosgarren sailkatu zen junior mailako Beasaingo klasikoan, zapatuan
el diario vasco
Asteartea, 6 iraila 2022, 00:21
Unax Errasti txirrindulari antzuolarra hamabosgarren sailkatu zen junior mailako Beasaingo klasikoan, zapatuan. Gipuzkoarren artean aurrena helmugaratu zen gainera Ulma taldeko antzuolar gaztea. Munduko txapelketara begira prestaketa eta hautaketa proba ere bada. Euskal karreristez gain Espainiako hainbat lekutakoak parte hartu zuten, baita Iparraldekoek ere.