Borrar
ANTZUOLA

AKEren gabonetako saskia eraman ezinik geratu dira lapurrak

Joseba Lezeta

San Sebastián

Larunbata, 17 abendua 2022, 00:33

Comenta

Antzuola Kirol Elkartearen gabonetako saskia lapurtzen saiatu ziren atzo goizaldean Herriko plazan. Eraikineko bizilagunak konturatu eta lapurrek ihes egin zuten korrika, esku hutsik. Errementariko behean egoten da ikusgai saskia.

Lokaleko pertsianan kalteak eragin dituzte lapurrek, baita atariko sarrailan ere. Lekukoen arabera, lau lagun ziren.

AKEko arduradunek diotenez, «eguaztenean prestatu genuen saskia eta han jarri genuen antzuolarrek nolakoa den ikus dezaten. Azkar ibili dira lapurrak. Bi gau baino ez ditu egin lokalean. Gertatu denaren ondoren, beste leku batera eroan beharko dugu bizilagunen lasaitasunerako».

Ertzaintzako kideek atzo goizean aztertu zuten erasotutako lekua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco AKEren gabonetako saskia eraman ezinik geratu dira lapurrak