Aiherra eta Antzuola arteko mendi ibilbidea martxoan aurkeztuko dute
Aiherraren eta Antzuolaren arteko harreman estuan aurrerapauso berria emango da laster. Bi herriak lotuko dituen mendi ibilbidea diseinatu dute azken hilabeteotan eta martxoan aurkeztekotan dira. Hala azaldu du Beñar Kortabarria Antzuolako alkateak kaleratu berri duen Gabonetako mezuan.
Ibilbidearen berri emango duen webgunea ere aurreratu dute. Aurkezteaz gain, bidea zabaldutzat emateko oinez egingo dute bidea zenbait an-tzuolar eta aihertarrek.
Pilota
Aste honetan eskualdeko nes-ka-mutiko pilotariak frontoian bildu dituen Gabon Koparen azken partidak jokatuko dira gaur goizean. Bestalde, Manex Balerdik Gipuzkoako txapelketako buruz buruko finala du Aretxabaletan gaur arratsaldeko zazpietan.