Borrar

Eguzkia, giro aparta eta milaka bisitari Santamasetako azokan

Produktuen kalitatea izan da, beste behin, Arrasateko erakusleiho erraldoi honen ezaugarri nagusia

El Diario Vasco

Lunes, 22 de diciembre 2014, 18:23

Milaka bisitari gerturatu dira astelehen honetan Arrasatera Santamasetako azoka handiaz gozatzeko asmoz. Baserritar eta abeltzainen erakusleiho bikaina izan da berriro ere abenduaren 22an ospatu ohi den hitzordu hau eta azokako postuetan produktu ezberdinen kalitatea nabarmendu da. Hala, barazki lehiaketan, Mietzerrekako Rakel Perez Arenazak eraman du lehen sari; eta fruta lehiaketan, berriz, Gabiriko María Etxezarretak.

Abereen arloan, Bedoñako Sologaizto baserriko Iker Garaik eraman dituen zaldi ikusgarriek denen arreta merezi izan dute. Ia bi metroko altuera eta tona inguruko pisuarekin, ezin haiek ikusi gabe geratu.

Jokin Zaitegi Plazan eta ganadu feriaren inguruetan egin den artisau langintzen jarduera feriak ere jende asko bildu du. Azoka honek, gainera, bi berrikuntza nagusi izango ditu aurtengoan. Batetik, Idoia Ibañez artisau arrasatearraren ikasle diren zenbait lagun zuzenean aritu dira ehoziri-lanak egiten eta, bestetik, Nafarroako Brun etxeko errementarien forja erakustaldia izan da. Eduardo Brunek ogibidea ikasten ari diren hainbat ikastunen laguntza izan du horretarako; baita herriko zeinbat gazterena ere hauspoa astintzerakoan.

Eguneko protagonistetako bat Iñaki Perurena izan da, herri kirol jaialdiaren baitan omenaldia jaso baitu. 35 urte jarraian hurbildu da leitzarra Arrasatera eta aurten, noski, ez du hutsik egin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguzkia, giro aparta eta milaka bisitari Santamasetako azokan

Eguzkia, giro aparta eta milaka bisitari Santamasetako azokan