

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Abaltzisketa
Jueves, 1 de mayo 2025, 12:27
Edaten dugun iturriko urak, jaten dugun ogi barrak, jogurtak edo esku artean dugun telefono mugikorrak ezagutza zientifikoen unibertso bat daukate atzean. Izan ere, zientziaz inguraturik gaude, begi hutsez iruditzen zaiguna baino askoz sakonago. Bada egunerokoan erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen atzean dagoen zientzia hori azaltzen du 'Zientzia Kalean' erakusketa ibiltariak. Hainbat herri bisitatu ondoren, oraingoan Abaltzisketako Goibegiko begiralekuan ikusgai dago NorArte- Visual Science ilustrazio zientifikoko estudioak landutako hamaika infografiaz osatutako esposizioa, maiatzaren 12ra arte.
Erakusketa ibiltaria osatzen duten infografietan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua erakusten da. Horretaz gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak ere ezagutzeko aukera izango du bisitariak.
Erakusketara hurbiltzen direnek, irudiak ikusteaz gain, infografiak deskargatzeko aukera izango dute QR kode baten bidez.
Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. Azken hilabeteetan herri ezberdinetan jarri da erakusketa eta, besteak beste, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon egon ondoren, Katedraren eta Abaltzisteko Udalaren eskutik heldu da Abaltzisketara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.