She Makes Noise jaialdiak Donostian bi emanaldi antolatu ditu
Irailaren 6an eta 7an izango dira, Kutxa Fundazioak Tabakaleran duen egoitzan
I. A.
Donostia
Osteguna, 31 uztaila 2025, 17:41
Gaur egungo musika elektronikoan eta ikus-entzunezkoan emakume eta pertsona ez-binarioak ikusaraztea eta horiei leku ematea helburu duen proiektu eta jaialdia da 'She Makes Noise'. Oraingo honetan, Madrilen bere hamargarren edizioa burutu ondoren, jaialdiak edizio berezi bat antolatu du Kuntxa Fundazioarekin Tabakaleran duen egoitzan irailean, arreta jarrita ekoizpen elektroniko, soinu-ikerketa eta performancearen barruan hiru artista berrirengan.
Horretarako, programa askotariko eta inklusiboa diseinatu dute, «ukitu futuristekin, non eszenan dagoen gorputzaren presentziak eta performatibitateak garrantzi berezia hartzen duten», adierazi dute antolatzaileek. Jarduerak 'Oihuka' goitizena hartu du, tradizioz ikusezinak diren lan eta artista horiek ezagutarazteko aldarria eginez.
Horrela, hilaren 6ko, larunbateko, gauak musika aurreratuaren eta arte eszenikoen barruan kokatzen den saio bikoitza eskainiko du. Bianca Scout artista eskoziarrak, Espainiara egingo duen etorraldi bakanetako batean, Pattern Damage disko berria, Sferic disko-etxe ospetsuan argitaratua, aurkeztuko du, non ambient, musika klasiko, abangoardiako rap eta esperimentazio elektroniko erabat disruptiboaren artean mugitzen den. Aurretik, Adelaida euskal sustraiak dituen abeslari eta konpositore kataluniarra izango da, eta bere bigarren diskoa, Muérdago, interpretatuko du. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Igandea arratsaldean soinu-artea haurrei hurbilduko die Ivonne Villamilek, La Costa Vasca (Euskal Kostaldea) izena duen zuzeneko jarduerarekin. Igeldo mendiko behatoki historikotik ekarritako gailu meteorologikoak eta tresna analogiko eta digitalak (irratiak, antenak, mikroak) agerian geratuko dira horiekin esperimentatu ahal izateko. Ivonne Villamil ikusmen- eta soinu-arloko artista kolonbiarra da, Bermeon bizi dena.
Emanaldiak Kutxa Fundazioaren programazio eszenikoaren barruan kokatzen dira, eta Kutxa Fundazioa Kluba aretoan izango dira (Tabakalera, 1. solairua). Informazioa gure webguneko agendan dago argitaratuta eta sarrerak ere salgai daude.