Borrar
Andoni Rekondok irabazi zuen Oñatin jokatu zen lehen itzuliko azken saioa. Bertsozale Elkartea
Gipuzkoa Bertsotan

Osatu da bigarren itzulia

48 bertsolari sailkatu dira eta asteburuan jokatuko dira lehen saioak

I. A.

Donostia

Igandea, 19 maiatza 2024, 19:42

Comenta

Gipuzkoan Bertsotaneko lehen itzuliko azken saioa Oñatin jokatu zen eta ondorioz, osatu da bigarren itzuliarako sailkapena lortu duten bertsolarien zerrenda. Bigarren itzuli honetako lehen saioak datorren asteburuan izango dira Antzuolan, Pasaian, Alegian eta Usurbilen.

Andoni Izagirrek irabazi zuen, 346 puntu lortu ondoren, ostiralean Oñatiko saioa. Atzetik izan zituen Maddi Aiestaran Iparragirre (326,5), June Aiestaran Iparragirre (319), Aimar Sorazu Roteta (293,5), Maide Garmendia Jauregi (276,5), Lierni Rekondo Villaron (273,5). Seiak Aizpea Garmendia Iartzara 'aginduetara' aritu ziren.

Saioa amaituta, bi taldeen sailkapena osatu da. Honela A multzoan geratu dira: Haizea Arana Cardenal, Jon Gurrutxaga Urbieta, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Libe Goenaga Arrieta, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eli Pagola Apezetxea, Manex Astigarraga Bergara, Oihana Arana Cardenal, Oier Etxeberria Zubimendi, Julen Zulaika Alkorta, Beñat Iguaran Amondarain, Peru Aiartza Carajaville, Mikel Iturriotz Etxaniz, Iker Ormazabal Ojeda, Emaitz Murua Arzallus, Manex Mujika Amunarriz, Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain,

Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Endika Igarzabal Murua, Iñigo Gorostarzu Etxebeste eta Antton Fernandez Lasa. Arnaitz Lasarte Santa kruzek uko egin dio parte-hartzeari, eta, beraz, hurrengoak hartuko du parte multzo honetan.

B multzoko sailkatuak, aldiz, hauek dira: Ane Zuazubiskar Iñarra, Maider Arregi Markuleta, Andoni Rekondo Izagirre, Maialen Akizu Bidegain, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Salegi Martija, Aitor Tatiegi Loidi, Unai Izagirre Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, June Aiestaran Iparragirre, Manu Goiogana Bengoetxea, Uxue Fernandez Lasa, Aitor Zubikarai Salegi, Beñat Jauregi Etxeberria, Odei Lopez Larrauri, Andoni Mujika Izagirre, German Urteaga Garmendia, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Arregi Markuleta, Antton Aizpurua Aldape, Urko Egaña Calderon, Julene Iturbe Epelde eta Uxue Alkorta Iturbe.

Bigarren itzulia

Bigarren itzuliko lehen saioak datorren asteburuan jokatuko dira, maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian, eta hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Alegian eta Usurbilen. Antzuolako saioan Beñat Iguaran, Emaitz Murua, Haizea Arana, Manex Astigarraga, Manex Mujika eta Ohiana Arana arituko dira lehian. Pasaian aldiz, Andoni Mujika, Ane Zuazubiskar, Antton Fernandez, German Urteaga, Gorka Maiz eta Unai Izagirre.

Igandean, Alegiako saioan izango dira Ane Beloki, Eli Pagola, Endika Igarzabal, Iker Ormazabal, Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria. Eta Usurbilen Aitor Tatiegi, June Aiestaran, Maider Arregi, Odei Lopez, Oier Aizpurua eta Uxue Alkorta.

Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian lor daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Osatu da bigarren itzulia

Osatu da bigarren itzulia