Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Aurreko edizioetako argazkia.

Mundu osoko 55 hizkuntza gutxitu hartuko ditu HIGA topaketak

Datorren astean burutuko da Gasteizen, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteak elkarteak antolatuta

I.A.

Donostia

Astelehena, 7 uztaila 2025, 17:47

Comenta

Kontinente guztietako hizkuntza gutxituek izango dute ordezkaritza HIGAren bosgarren edizioan. Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa datorren astean ospatuko da Gasteizen 75 parte-hartzailerekin, EHUko Udako Ikastaroen baitan.

Lehenengo aldiz 2011n egin zen HIGA, helburu argi batekin: gazte hiztunak ahalduntzea, beren hizkuntzen eta kulturen transmisio, defentsa eta biziberritzean lan egiten duten gazteak, alegia. Aurten ere, topaketak nazioarteko komunitate anitz bat bilduko du: orotara, 55 hizkuntza ordezkatuta eta 75 parte-hartzaile izango dira, eta lehen aldiz, kontinente guztietako gazteek parte hartuko dute, inoiz baino herri eta estatu gehiagotik. Parte-hartzaileek profil aktibista zein akademikoak dituzte, eta beren komunitateetan hizkuntza-aniztasunaren aldeko konpromiso argia erakusten dute. Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteak elkarteak antolatutzen du ekimena.

Uztailaren 14tik 18ra bitartean egingo den topaketak berrikuntza pedagogiko esanguratsuak ekarriko ditu. Horien artean, artearen eta hizkuntza-aktibismoaren arteko harremanean sakonduko da, hizkuntzen biziberritzearen aldeko sormen-bideak esploratzeko aukera eskainiz. Gainera, topaketaz harago irauten duten proiektu kolektiboak martxan jartzeko espazioak sortuko dira, eragin iraunkorra bermatzeko. Nazioarteko parte-hartzea ere indartuko da, mundu osoko aktibista, akademiko eta erakundeen presentziarekin. Lehenengo aldiz, parte-hartzaile guztiak UPV/EHUko udako ikastaro batean ofizialki matrikulatuko dira eta prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa jasoko dute.

Aste osoan zehar hainbat ekimen burutuko dira, hitzaldiak, mahai-inguruak, sorkuntza kolektiboko tailerrak, kultura-jarduerak, kontzertuak eta topagune informalak, besteak beste. HIGAk hiru hizkuntza ofizial izango ditu (euskara, gaztelania eta ingelesa), eta prestakuntza-saio guztietan itzulpen simultaneoa bermatuko da.

Topaketa hau erreferentziazko espazio bihurtu da nazioartean: hizkuntza gutxituen inguruko truke, hausnarketa kritiko eta ekintza baterako espazio, gazte eta ikuspegi intersekzional batetik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mundu osoko 55 hizkuntza gutxitu hartuko ditu HIGA topaketak

Mundu osoko 55 hizkuntza gutxitu hartuko ditu HIGA topaketak