

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 19 de abril 2025, 18:50
Lurraldeko kultura ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta gizarteratzea sustatzeko helburuarekin, Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren laugarren edizioa jarri dute martxan bien arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan. Eskaerak egiteko epea apirilaren 28tik maiatzaren 16ra arte izango da.
Bekaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, «kontserbazio eta zaharberritze arloko prestakuntza eta ikerketa sustatzea da helburua, kultura ondasunak eta arte ederrak zaintzeko parametro jasangarriak aplikatzeari garrantzi berezia emanez». Horretarako, bi erakundeak elkarlanean ari dira Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroarekin, arlo horretan erreferentea baita Europan.
Beka kontserbatzaile eta kontserbazioan espezializatutako profesionalentzat da, eta 30.000 euroko diru laguntza du Kutxa Fundazioaren aldetik, gehi 12.000 suitzar franko Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroak emanda.
Programak hiru fase ditu. Hasteko, hiru hilabeteko egonaldia izango da Gordailua Gipuzkoako Aldundiaren ondare bildumen zentroan, Irunen, bertako metodologiak ezagutzeko eta garatu beharreko proiektua zehazteko.
Bigarrenik, sei hilabete bitarteko egonaldia egingo da Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroan (Affoltern am Albis), proiektuaren lehen zatia han egiteko.
Hirugarren eta azken fasea hamar hilabeteko beste egonaldi bat da Gordailuan, atzerrian lortutako ezaupideak aplikatuko diren kontserbazio eta zaharberritze arloan jasangarritasuna helburu duen proiektu jakin batean.
Bekadunaren, Kutxa Fundazioaren, Gordailuaren eta Suitzako Museo Nazionalak Affoltern am Albis-en duen Bildumen Zentroaren artean adostuko da proiektuaren gaia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.