Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Arriera konpainiaren 'Eden' proiektua hautatua izan zen 2022an.

Karrikan plataformak proiektu berriak laguntzeko deialdia zabaldu du

Espazio publikoan jarduten duten bi lan aukeratuko dira, bata 2024an estreinatzeko eta bestea 2025an

I. A.

Donostia

Larunbata, 26 abuztua 2023, 13:04

Comenta

Karrikan proiektuak euskal Herrian kokatuta dauden eta espazio publikoan jarduten duten talde, artista eta konpainia berrien sorkuntza originalak sustatzea du helburu, «kaleko arteen» nozioari balio berezia eskainiz. Honela, plataformak dedialdi berria luzatu du, bi konpainia aukeratzeko 2024an beren lana garatu dezaten.

Hautatutako lehenengo konpainiak 2024an amaitu eta maiatzean estreinatuko du bere ikuskizuna eta Karrikan sareko bazkide eta elkartekide diren jaialdietan erakutsiko da, maiatza eta iraila bitartean. Proiektu honek 21.600 euroko diru-ekarpena jasoko du.

Bigarren konpainiak, aldiz, 2024an hasiko du bere sortze-prozesua, deialdian jasotako diru-laguntzek bultzatuta, 2025eko maiatzean Karrikan bazkide diren jaialdietan euren ikuskizuna estreinatzeko helburuarekin. Kasu honetan 7.700 euro emango zaizkio 2024an, eta 21.600 2025an.

Euskaraz edo kalean testurik ez duten arte-proiektuak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, gutxienez 20 minutukoak eta gehienez 50 minutukoak.

Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 31ean itxiko da. Irailaren 4tik 8ra burutuko da aurre-hautaketa eta urriaren 2an, Dantzagunean (Errenteria), finalistek proiektuak aurkezteko aukera izango dute. Urrian zehar hautatutako konpainiekin, ekintzak, egutegia eta abar zehaztuko dira eta parte hartuko duten jaialdietako datak jakinaraziko zaizkie.

Karrikan osatzen duten bazkideak Bilboko, Gasteizko, Leioako, Hendaiako eta Antsoaingo udalak dira. Aldi berean elkartekideak dira Arrigorriagako, Iurretako, Lekeitioko, Lezoko eta Zarauzko Udalak, Dantzagunea, Garaion Sorgingunea (Araba), Zirkodomo (Bizkaia) eta Erribera Dantzan (Nafarroa).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karrikan plataformak proiektu berriak laguntzeko deialdia zabaldu du

Karrikan plataformak proiektu berriak laguntzeko deialdia zabaldu du