Borrar
Iturengo joaldunak joareak astintzen artistak dira. Fernando
Joareak astinduz, Amalurra esnatuz
Donostia

Joareak astinduz, Amalurra esnatuz

80 joaldun inguru aterako dira hilaren 27 eta 28an Ituren eta Zubietako inguruan joareen soinua zabaltzera Malerrekan

A. Mariezkurrena

Donostia

Domingo, 19 de enero 2025, 17:18

Malerreka bailaran inauteri egunak dituzte. Dagoeneko urdiratasuna nabaria da euren biztaleen artean mozorroak prestatzerakoan egun berezi horiek ospatzeko garaian ez dutelako nolanahiko lana izaten. Mozorro deigarriak ikusten ohituta gaude eta seguru, aurten ere maskara eta bestelako jantzi arrigarriak izango dituztela.

Ohitura zaharra da mozorroen kontua Nafarroako bailara honetan, baina ez dira izango prestatzen ari diren bakarrak. Ituren, Aurtitz eta Zubietan dagoeneko ardilarru onenak txukundu eta apaindu izango dituzte, lepoko zapiak, azpikogonak, galtzak, atorrak,... denak prest izango dituzte datorren asteburuan izango dituzten inauterietarako. Joaldunak euren jantziak ederki zainduak izaten ohi dituzte, elegante ateratzeko euren eginbeharra ongi egiteaz gain dotore egoteko. Guztira, larruarekin eta denarekin, 12 edo 14 bat kilo eramaten dituzte; joareek bakarrik zortzi kilo dituztela aitortzen baitute.

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula Ituren, Aurtitz edo Zubietako joalduna izatea. Ez, eta gainera joaldunek edo izan direnek ingurukoen mirismena ere jasotzen dute. Zubietako hartzazaina Tomas Ibarra Indakoetxea, Iturengo Lazaro Erregerena Ariztegi, hamarkada dexente egin dituzte inauterietan parte hartzen eta inork baino hobeki ezagutzen dituzte festa honen sekretuak.

Hartzazaina izatea lan garrantzitsua da zubietarrentzat. Eginbehar hori Tomas Ibarrak bete du urte askoz eta aitortu izan duenez, «gure lana joaldunak gidatzea da, bidea markatzea, bestela, lerroak luzeak direnean metraileta efektua deitzen duguna gertatzen da, ez dute batera jotzen. Pausoa aldatuta daramatenean abisatzen diet. Eta asteartean piperopilak (txerri-gantzez egindako galleta nutritiboak, anisa, arrautza, irina eta azukrea) joaldunen artean banatzeaz arduratzen naiz, lehenengo ilara batekoei eta gero bestekoei. Zubietako taldearen figura esklusiboa da, eta hemen hartza ez badugu ere (Iturengo inauterietako pertsonaia) hartzazain (hartzaren zaintzailea) esaten zaio. Nire adinarekin, seguruenik hobeto egongo nintzateke izkina batetik begira, baina joaldunek eskertzen duten figura da, eta norbaitek egin behar du».

Erregerenak iturendarrak ere hamarkada ugari eman ditu joareak astintzen, 60 inguru urte joalduna izaten, izatez noinzbait uzten bada. Txikitan ikasi omen zuen Laxarok, 5 urte ingururekin jantzi omen zituen lehen aldiz joareak jendeaurrean eta nekosoa izan arren, Iturenen jaio eta Donostian bizi den joalduna odolan darama joalduna izatearena. Behin baino gehiagotan aitortu du «hemen bizitzen duguna ezin da ia deskribatu ere egin, bizitu egin behar da».

Aurten, zirrara berezia sentiarazten duen joaren soinuak Malerrekako bailara beteko du. 80 joaldun inguru, 25 bat Iturengoak, 10 Aurtizkoak eta 35 Zubietakoak, gehitzen txikiekin batera, izango dira Amalurra esnatzeko arduradunak neguari agur esateko asmoz eta izpiritu txarrak uxatuz.

Egitaraua

Ituren eta Zubietako inauterietara hurbildu nahio dutenek astelehenean, urtarrilak 27, goizeko 10:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, joaldunak Zubietan barrena ibiliko dira, etxez etxe, txerri-puskak eta arrautzak bilduz saskietan. Gero, hamaiketakoa egiten dute puskokin. Trikitiaren musikak eta fanfarreek girotzen dute unea.

Hamaiketakoaren ostean, joaldunak jantzi, eta ohiko «polunpak» jartzen dituzte soinean. Eguerdiko 12:00ak aldera, Zubietako joaldunak Iturenera abiatzen dira. Aurtitz auzoan, Iturengo joaldunen segizioarekin elkartzen dira. Kalerik kale ibiltzen dira, eta, gero, Lasaga auzora joaten dira aurrena eta Zubibururaino gero, han elkartzen baitira Iturengo joaldunekin. «Hartz»ak gidatuta –hartz-gorputza eta ahari-burua dituen izaki iletsu erraldoi bat, pertsonaia ezaguna Nafarroako landa-inguruneetako inauterietan—, Iturenera abiatzen da segizio osoa, plazaraino, eta hara iritsiko dira orobat «mozorroak» beren zalgurdietan.

Asteartean berriz, urtarrilak 28, goizeko 10:00etatik aurrera, gutxi gorabehera joaldunak Iturenen barrena ibiltzen dira, etxez etxe, saskietan txerri-puskak eta arrautzak bilduz. Gero, hamaiketakoa egiten dute puskokin. Trikitiaren musikak eta fanfarreek girotzen dute unea. Gero, hamaiketakoa, bildutako puskekin.

Hamaiketakoaren ostean, joaldunak jantzi, eta ohiko «jaoreak» jartzen dituzte soinean. Eguerdiko 12:00ak aldera, Iturengo joaldunak Zubietara abiatzen dira. Aurtitz auzoan segizioko gainerako kideekin elkartzen dira, eta kalerik kale ibiltzen; azkenik, Zubietara abiatzen dira. Iturengo «joaldunak» Zubietakoekin elkartzen dira Zubieta herriko kanpoaldean, eta herriko plazaraino joaten dira elkarrekin; han bukatzen da desfilea eta, ondoren, «mozorroak» sartzen dira beren zalgurdietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joareak astinduz, Amalurra esnatuz