Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Animalia ugari izango dira aurtengo ferian ere Itziarko industrialdean. DV

Itziartarrek goi mailako aizkolari txapelketa batekin borobilduko den urteko feria egingo dute asteazkenean

Itziarko nekazal azokak era guztietako 175 postu inguru bilduko ditu

J. Leon

Deba

Astelehena, 30 urria 2023, 19:16

Comenta

Itziartarrek eta Itziarrera gerturatzen diren guztiek 1994tik Santu Guztien Egunean urtero ospatzen den Itziarko nekazal azokaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar. Urtero legez, ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu dute Itziarko Peria Elkarteak eta Itziarko Auzo Udalak, Debako Udalaren babesarekin.

Itziarko peria (aurtengoa 28. edizioa izango da) 9.00etatik 14.00etara bitartean egingo da, ohitura denez, Itziarko industrialdean. Bertan, era guztietako «175 postu inguru» egongo dira, Gainera, Euskal Herriko VI. Sasi ardi txapelketa eta Gipuzkoako V. Ahuntz azpi-gorri txapelketa izango dira.

Edonola ere, biharko feria eguneko egitaraua ez da goizean bakarrik garatuko. Festa eguna borobiltzeko aizkolari txapelketa eta erakustaldia izango dira (18.00etatik aurrera) Zabalsoro frontoian (sarrera doainik da).

Animaliak eta postuak

Biharko Itziarko perian animalia ugari egongo dira ikusgai: behiak, behorrak, astoak, txerriak, txakurrak, hegaztiak, ardiak, ahuntzak, poniak... Era berean, Aiako Indate Berri baserriko abere bitxien erakusketa izango da eta bertaratzen diren umeek Lasturko Gailur zalditegiko zaldien gainean jartzeko aukera izango dute.

Animaliez gain, bertako produktuez gozatzeko aukera izango da bihar Itziarren. 175 postu inguru izango dira aurtengo perian: bertako produktuak, artisauak, arropak... Antolatzaileen aurreratu dutenez, «aurten artisau postu gehiago izango dira, bertako produktuen aldeko apostua indartu egin baitugu». Bertako baserrietako produktuen gunean Zortziko eztia, Txindurriturri eta Lizagazarko sagardoa, Errezilgo sagarrak, Xarrondo baserriko esnekiak, Doniene berri eta Kortaberri baserrietako barazkiak, Aleka Haziak edota Irure Txikiko ogia eskuratu ahalko dira.

Makineriari dagokionez, Gipuzkoako bost etxeren eskaintza zabala ikusteko aukera egongo da (traktoreak, Quad-ak, motozerrak, desbrozadorak eta baserrirako era guztietako lanabes edota tresneriak).

Urtero legez, Itziarko dultzainero, trikitilari eta panderojoleek alaituko dute goiza; eta tripa-zorriei aurre egiteko Mungia, Azkoitiko Bizilore Eskola, Loiu, Segura eta Ataungo talogileak izango dira azoka gunean (taberna zerbitzua ere egongo da, bertako produktuen pintxo aukera zabalarekin).

Feria borobiltzeko aizkora jaialdia egongo da (18.00etan) Zabalsoro frontoian. Alde batetik, Joritz Gisasola, Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Eloy Corchero eta Axier Pellejerok Sherpa.ai Promozio Mailako Finala jokatuko dute (lehen bi sailkatuek Tolosan azaroaren 4an jokatuko den Maila Nagusiko Kanporaketan parte hartzeko txartela eskuratuko dute). Bestetik Maila Nagusiko Aizkolariek erakustaldia eskainiko dute.

Garraio publikoa

Nahiz eta Itziarko industrialdean aparkatzeko aukera egongo den, periara gerturatzeko autobusak izango dira bihar, Zumaia eta Debatik. Txitxarro dantzalekuaren aparkalekua erabiliko da bi herrietatik datozenentzat eta handik autobusa izango da (doainik) azoka gunera joateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itziartarrek goi mailako aizkolari txapelketa batekin borobilduko den urteko feria egingo dute asteazkenean

Itziartarrek goi mailako aizkolari txapelketa batekin borobilduko den urteko feria egingo dute asteazkenean