Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry

Irabazi arte! telesailaren aurrestreinaldirako gonbidapenak urtarrilaren 3an eskura daitezke

Fikziozko saioaren lehen kapituluak urtarrilaren 13an ikus ahal izango dira Victoria Eugenia Antzokian

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 1 urtarrila 2024, 12:52

Comenta

Irabazi arte! telesailak hirugarren denboraldia estreinatuko du 2024ean ETB1ean. Fikziozko telesail honek emakumezkoen futbol-talde bat hartzen du oinarri eta protagonisten bitartez gaur egun gizartean ematen diren askotariko gaiak lantzen ditu; hala nola, futbolaren inguruan eta kirolean bizi den giroa, emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia eta, oro har, gaur egungo gazteek dituzten erronkak islatuko dituzte.

Denboraldia berria otsailaren 2an iritsiko da primeran plataformara eta hurrengo astean, otsailaren 9an, ETB1era. Pausoka ekoiztetxeak EITBrentzat sortutako proiektu hau ostiralero izango da ikusgai, 21:00etan.

Baina etxeko pantailetara iritsi baino lehen, telesailaren aurrestreinaldia egingo da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Urtarrilaren 13an izango da, arratsaldeko 17:30ean. Bertaratu nahi dutenek, gonbidapenak erreserbatu beharko dituzte, urtarrilaren 3an, 11.30etik aurrera.

Istorio eta pertsonaia berriekin dator telesailaren hirugarren denboraldia. Alde batetik, hiru hilabete joan dira moto istripu latza gertatu zenetik eta Jon, istripuaren erruduna aurkitu nahian, obsesionatu egingo da. Amets, azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatz eta Gorka, bikote bezala, Olatzek bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko dituzte. Lili eta Malen nerabetasunaren fasean sartuko dira eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da; Alaitz, Noraren etsaia bihurtuko den neska.

Alaitzekin batera, Kepa eta Urko saioko pertsonaia berriak izango dira

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irabazi arte! telesailaren aurrestreinaldirako gonbidapenak urtarrilaren 3an eskura daitezke

Irabazi arte! telesailaren aurrestreinaldirako gonbidapenak urtarrilaren 3an eskura daitezke