Borrar
Antzezlan berria estreinatuko du Intxurre Antzerki taldeak. Intxurre
Inaxio Begiristainen omenezko Amateur Antzerki Topaketak antolatu ditu Intxurre Antzerki Taldeak
Alegia

Inaxio Begiristainen omenezko Amateur Antzerki Topaketak antolatu ditu Intxurre Antzerki Taldeak

Haur zein helduen taldeen lanak ikusi ahal izango dira maiatza eta ekaina bitartean egingo diren emanaldietan

Amaia Núñez

Alegia

Sábado, 19 de abril 2025, 18:49

Antzerkia indarra hartzen ari da berriro Alegian eta, horren lekuko, Intxurre Antzerki Taldeak Antzerki Topaketak antolatu ditu. Herriko taldearen sortzaile izan zen Inaxio Begiristainen omenezko topaketa izango da, maiatza eta ekaina bitartean egingo dena. Haurren zein helduen hainbat antzerki ikuskizun eskainiko dira bi hilabetetan zehar eta topaketari amaiera emateko, Antzerki festa egingo dute.

'Oinarria: Inaxio Begiristainen omenezko Amater Antzerki Topaketak' izenburupean, sei saio eskainiko dira aurten, bi haurrenak eta beste lau helduenak; bukaerako gala bereziaz gain. Gipuzkoako lau antzerki taldek parte hartuko dute: Segurako Xirikara, Debako Goaz, Arrasateko Doke eta Alegiako Intxurre. Emanaldiak Elizpe zinean izango dira. Ordutegiak guztiz zehaztuta ez dituzten arren, ostiral eta larunbatetan 22:30ean hastea aurreikusten dute, osteguna bada 20:00etan eta igandetan 17:00etan.

Topaketa hau ez da lehiaketa bat bere horretan. Hala ere, parte hartuko duten antzerki taldeak eskertu eta egindako lanaren aitorpen moduan sariak eta opariak banatuko dituzte. Horretarako epaimahaia egongo da eta publikoak ere proposatu ahal izango du zein opari eta nori eman. Proposamenak aretoan bertan egiteko aukera egongo da edota antolatzaileekin ere harremanetan jarri ahal izango da oinarriatopaketak@gmail.com helbidearen bidez. Sari-opari banaketa ekainaren 22an ospatuko den festan egingo da.

Emanaldiak ikustera joateko sarrera eta bonoak erosi beharko dira. Bonoak salgai daude Kultur Etxean dagoeneko eta honek helduen emanaldi guztiak zein Intxurre taldearen lehena ikusteko aukera emango du, 20 eurotan. Haurren bi emanaldiak ikusteko bonoak 5 euroko prezioa du.

Gehienez ere 150 bono salduko dira bakoitzetik eta, hortik aurrerakoak, sarrera-txarteletan eskuratu beharko dira. Sarreren salmenta asteartean, apirilaren 22an, hasiko da, emanaldi bakoitza 6 eurotan. Gainera, Intxurrek egingo duen estreinaldia zein gainontzeko ikuskizunetarako sarrerek 12 euroko prezioa izango dute. Amaierako festarako sarrerak beranduago eskuratu ahal izango dira.

Oinarria Topaketak maiatzaren 4an hasiko dira, Intujai taldeko haurren antzezlanarekin. Ondoren, maiatzaren 9an Xirikara taldeak 'Zopa' antzezlana aurkeztuko du, maiatzaren 16an Goaz taldeak 'Lotura basatiak' performanzea eskainiko du, maiatzaren 24an Doke taldearen 'Hemen ez du inork ordaintzen' lana izango da ikusgai, ekainaren 1ean Alegiako tailerreko haurren emanaldia, eta ekainaren 12an Intxurre Antzerki taldeak 'Argi dago- Komedia beltza' estreinatuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inaxio Begiristainen omenezko Amateur Antzerki Topaketak antolatu ditu Intxurre Antzerki Taldeak