Borrar
Jendetza bildu du Ibilaldiak Getxoko kaleetan. Jordi Alemany

Ibilaldi jendetsua Getxon 'Txonbo' lelopean

San Nikolas Ikastolak antolatuta, giro ederrean joan da Bizkaiko ikastolen aldeko festa

A. Urbieta

Donostia

Igandea, 26 maiatza 2024, 19:11

Comenta

Milaka euskaltzale elkartu dira igande honetan Getxon Ibilaldiaren 46. edizioa ospatzeko. San Nikolas ikastolari egokitu zaio aurtengoan Bizkaiko ikastolen festa antolatzea eta 'Txanbo' lelopean adin guztietako lagunei zuzenduriko egitaraua diseinatu dute. Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, sirimiria tarteka ere zaldu da, festa giroa nagusitu da goizeko lehen ordutik.

Ikastolan bertan burutu da hasierako ekitaldia eta hantxe elkartu dira Unai Arzubiaga San Nikolas ikastolako lehendakaria, Amaia Agirre Getxoko alkatea, Josune Bañales Ibilaldia Elkarteko lehendakaria, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Guztiek ere hitz batzuk egin dituzte, Pedro Garcia Larragan eta Arrate Illaroren gidaritzapean.

Bezperan Algortan izandako gertakaria gaitzetsiz hasi behar izan du ekitaldia, tamalez, Getxoko alkateak, labankadaz hildako 24 urteko gaztearen familiari bere elkartasuna adieraziz. «Getxo udalerri baketsua eta plurala da, eta egunero lantzen dugu bizikidetza, nabarmendu du. aitzespen hitz horien ostean, ikastolei esker euskararen ezagutzan eta erabileran urte hauetan eman diren aurrerapausoak azpimarratu dituzte parte-hartzaileek, baita «euskaltzale guztiek aisialdian euskara bultzatzeko duten beharra eta konpromisoa» ere. «Gure arbasoei eta datozen belaunaldiei zor diegu».

Lau gunetan banatuta

Aurtengo Ibilaldiak lau gunetan banatu ditu ekintzak: San Nikolas ikastola, izen bereko plaza eta inguruak, Algortako Portu Zaharra eta Ereagako hondartza. Horietako bakoitzean «adin talde ezberdinei zuzendutako jarduerak» prestatu dira, «ikastolen hezkuntza proiektua, euskal kultura eta euskaldun sentimendua», aldarrikatzeko xedez, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

'Ikastola gunea', «eskaintza zabala» atondu dute, hala nola, haur topaketa, magoak eta eskulanak, herri bazkaria, bertsolariak, Kadira, DJak eta abar. Bigarren gunea, 'Herria gunea', hiru zonaldetan banatu da, bi San Nikolas plazan eta beste bat Bihotz Alai enparantzan. Getxoko kulturan eta tradizioetan murgiltzeko topagune ezin hobea bihurtu da, dantzak, herri kirolak eta musikarekin (Zuriketan beltz, Bele...). Hirugarren gunean, Algortako Portu Zaharrean, musika da protagonista, reggaea eta ska taldeak, rock eta punk taldeak, DJak... Eta laugarren gunean, Ereaga hondartza, gune egokia bihurtu da familientzat: Goazenen ikuskizun arrakastatsua, haurrentzako bitsa festa, egurrezko jolasak, pailazoak...

Urte luzeko lanaren ostean, erronka bikain gainditu du San Nikolas ikastolak eta 2025eko festa antolatzeko lekukoa pasatu dio Galdakaoko Eguzkibegi ikastolari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibilaldi jendetsua Getxon 'Txonbo' lelopean

Ibilaldi jendetsua Getxon 'Txonbo' lelopean