Borrar

Hilabeteko egonaldia A Coruñan euskal idazleentzat

Etxepare Euskal Institutua eta Residencia Literaria 1863 erakundeek sustatua, eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 31ean itxiko da

DV

Donostia

Igandea, 24 abuztua 2025, 20:04

Comenta

Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863 egoitzarekin elkarlanean, deialdia zabaldu du 2025eko azaroan euskal idazle batek A Coruñan hilabeteko egonaldia egiteko. Egonaldian parte hartzeko eskabideak abuztuaren 31era aurkeztu ahal izango dira.

Egonaldiaren helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da, baldintza egokietan, eta bide batez kultura-bizitza aberatsa duen A Coruñako testuinguruan murgiltzea. Euskal idazle batek bere sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz hel diezaion, testuinguru egoki bat eskaintzea du xede deialdi honek. Coruñan egonaldia egingo duen idazleak museo, liburutegi, kontzertu, literatur topaketa, antzezlan eta bestelako ekitaldietarako sarbidea izango du lehentasunez, kultur bizitza aberatsa eta askotarikoa duen hiri oso seguru batean.

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urtetik gora izatea eta gutxienez edozein genero literarioko euskarazko liburu bat argitaratu izana. Egonaldiaren onuradunak 1.500 euro jasoko ditu Etxepare Euskal Institututik bidaia eta mantenu gisa. Zenbateko horren erdia egonaldiaren hasieran jasoko du, eta beste erdia amaierako memoria aurkeztu eta gehienez ere hilabeteko epean.

Aurkeztutako proiektuak Etxepare Euskal Institutuak eta 1863 Literatur Egoitzak izendatutako Balorazio Batzorde batek hautatuko ditu. Literatur sorkuntzan ospe handia duten profesionalek osatuko dute, eta horiek aukeratuko dituzte, behar bezala justifikatuta, egoitzako programa honetarako hautagairik onenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilabeteko egonaldia A Coruñan euskal idazleentzat

Hilabeteko egonaldia A Coruñan euskal idazleentzat