Borrar
San Juan de la Peñako monastegi zaharra.
Urmuga

Gipuzkoa eta San Juan de la Peña, musikak elkartuta

Urmuga jaialdia 'Ipuscua' izena lehen aldiz idatzia azaldu zen monastegira iritsiko da larunbatean

Itziar Altuna

San Sebastián

Ostirala, 25 uztaila 2025, 13:03

Comenta

Duela mila urte, 1025an, 'Ipuscua' izena gaurdano ezagutzen dugun dokumento historiko zaharrenean agertu zen, San Juan de la Peñako (Huesca) liburu gotiko batean. Dokumentu hori Altzotik San Juan de la Peñako monastegira egindako testamentu baten agiria da, non García Acenáriz (Ipuscuako jauna) eta Gayla senar-emazteek San Juan de la Peñari Olazabalgo San Salvador eliza (Altzon) eta Tolosaldeko eta Aia-Zarauzko beste jabetza batzuk ematen zizkioten.

Efemeride hau gogoan, Urmuga jaialdiak milurteko hau gogora ekarri nahi izan du aurtengo edizioan. Uztailaren 11an bidean jarri zenetik, musika eta natura uztartzen dituen jaialdi honek garai hartan Iruñeko erresuman bere garrantzia izan zuten hainbat kokaleku bisitatu ditu, eta larunbata honetan San Juan de la Peñaraino iritsiko da. Bertan, emanaldi berezia antolatu dute arratsalderako, 'Ypuçcua 1000 urte' ikuskaria aurkeztuko baita, Euskal Herriko eta Aragoiko musikari eta dantzariekin.

Santa Cruz de la Serós herritik goizean irten eta mendi ibiladiak San Juan de la Peñara eramango ditu parte-hartzaileak. Bertan, 13:30ean aurreikusita dago Donosti Ereskiko Schola Geegorianista eta San Juan de la Peñako Argi Koroaren aurkezpen-ekitaldia.

Arratsaldean, 18:00etan Monastegi berriko zabalgunean, efemerideari dagokion ekimena aurkeztuko da, 'Ypuçcua 1000 urte' ikuskaria, pasa den igandean Berastegin estreinatu zena. Oraingoan ere, ekitalde hartan parte hartu zuten musikari eta dantzari asko bilduko dira. Besteak beste Baigorriko Udal gaiteroak, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak, Benasque eta Anso herrietako dantzariak, Ainsako «Viello Sobrarbe» dantza taldea, Amaia Elizaran dantzaria, Irati Arcelus, Maixa eta Ixiar, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikariak edo Alaitz Artola abeslaria, guztiak Et Incarnatus Orkestraren abaroan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoa eta San Juan de la Peña, musikak elkartuta

Gipuzkoa eta San Juan de la Peña, musikak elkartuta