Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Laugarren Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia Tabakaleran egin zen. G. Estrada

Euskaraldia badatorrela iragartzeko hainbat ekintza egingo dituzte hurrengo egunetan

Batzordeak antolatzen hasita daude eta harreman sareak ehuntzeko baliatu nahi dituzte ekitaldiak

I. A.

Donostia

Igandea, 1 abendua 2024, 18:05

Comenta

Euskararen Egunaren testuinguruan, eta Euskaraldia badatorrela iragartzeko, dozenaka ekintza egingo dituzte hurrengo egunetan hamaika herri eta auzotan. Gozaldiak izenez ezagutzen diren ekimenak, besteak beste hamaikakoen aurkezpenak, ginkanak, dantza emanaldiak, kantu jirak, bertso saioak, tailerrak, kultur emanaldiak, kontzertuak edota bakarrizketak.

Zizur Nagusia, Atarrabia, Lizarra, Donostia, Arrasate, Elgoibar, Soraluze, Errenteria, Mundaka, Getxo edota Erandion, esaterako, herriko eragileekin elkarlanean antolatu dituzte Euskaraldia herrian egingo dutela iragartzeko ekintza eta ekitaldiak.

Ekintza horien artean egongo dira, esaterako, herrietako hamaikakoen aurkezpenak. Duela hilabete Euskal Herri mailan egindako ekitaldiari jarraipena emanez, tokian tokiko Euskaraldiaren enbaxadoreak izendatuko dituzte. «Euskaraldiak hizkuntza-ohiturak aldatzeko testuingurua eskaintzen digu, baina testuinguru hori baliatuko duten herritarrak aktibatzea behar-beharrezkoa da, eta horretarako, Euskaraldia zabalduko duten pertsonak dira giltzarria. Hori da, hain zuzen ere, hamaikakoetan parte hartuko duten herritarren egitekoa», azaldu du Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijok.

Izena emateko epea, zabalik

Dagoeneko 70 herri baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian. Izena ematearekin batera, tokian toki euskaltzale aktibistak batu eta batzorde zein sareak osatzen hasita daude. «Lan horrek berebiziko garrantzia du, izan ere, Euskaraldia ez da 11 egunetara mugatzen den ariketa sozial hutsa, eta 11 egunetako ariketaren emaitza aurrez egindako lanaren araberakoa izango da», nabarmendu du Urkijok.

Euskaraldiko koordinatzaileek argi dute ariketaren eraginkortasuna, hein handi batean, sortzen den giro eta mugimendu sozialari lotuta ere badagoela. Hori dela eta, laugarren edizioan «egiteko moduetan» arreta berezia jarriko dute. Herriz herri sortzen ari den mugimendu horrek herritarrak ez ezik, herriko entitateak ere inplikatu nahi ditu. Laugarren edizioan ere, era guztietako elkarte, komertzio, erakunde edota enpresek ariketan parte hartzeko aukera izango dute (izena emateko aukera zabalik dute jada: www.euskaraldia.eus webgunean)

Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15ean hasi eta 25era arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia badatorrela iragartzeko hainbat ekintza egingo dituzte hurrengo egunetan

Euskaraldia badatorrela iragartzeko hainbat ekintza egingo dituzte hurrengo egunetan