Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
18. Huezinemaren sail desberdinetako irabazleak Arkupen egin zen ekitaldian. DV
Huhezinema

Euskal zinemagileen talentu bila

Huhezinema 19. Euskal Film Laburren Jaialdira lana aurkezteko epea ireki dute azaroaren 16ra arte

I. A.

Donostia

Larunbata, 18 urria 2025, 18:21

Comenta

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea ireki du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (Huhezi). Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 16a izango da.

Antolatzailek jakinarazi dutenez, jaialdia 2026ko urtarrilaren 21etik 23ra ospatuko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte urtero antolakuntzan.

Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi bat bete beharko da, eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 16an itxiko da.

Sail Ofizialerako hautatutako finalista bakoitzak 150 euro jasoko ditu hautatua izateagatik. Huhezinema saria 650 eurokoa izango da, eta ikusleena 100 euroan baloratutako saria. Ikasleen Sailari dagokionez, ikasle film onenak 300 euro jasoko du, MU sariak 200 euro emango dizkio Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari, eta ikusleen saria 100 euroan baloratutakoa izango da.

Hirugarrenik, Bideoklip Sailean, bideoklip onenak 300 euroko saria eskuratuko du, eta ikusleena 100 euroan baloratutakoa izango da. Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero.

Iazko edizioan 29 obra izan ziren ikusgai Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian. Antolakuntzak nabarmendu zuenez, «aurkeztutako lanek kalitate zinematografiko handia izan dute, eta horrek argi erakusten du euskal zinemagileen talentua».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal zinemagileen talentu bila

Euskal zinemagileen talentu bila