

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Sábado, 10 de mayo 2025, 12:27
Etxepare Euskal Institutuak hiru diru laguntza lerro prestatu ditu euskal literaturaren itzulpena eta nazioarteko zirkulazioa sustatzeko asmoz. Guztira aurten 91.000 euro banatuko ditu «euskal letrei gure mugetatik kanpo bide berriak irekitzeko ahaleginean idazle, itzultzaile, argitaletxe eta agente literarioei laguntzeko», adierazi dute institututik.
Lehenengo laguntza lerroak euskarazko lan osoen itzulpena eta argitalpena ditu ardatz. Orotara 63.000 euroko aurrekontua du, eta nazioartean euskal literatur lanak beste hizkuntza batzuetan argitaratu nahi dituzten argitaletxeei zuzenduta dago.
Bi kasuistika jasotzen ditu: alde batetik, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako lanak beste edozein hizkuntzatara itzultzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko egileek gaztelaniaz idatzitako eta argitaratutako lanak euskara ez den beste hizkuntza batera itzultzea. Deialdia ekainaren 5era arte egongo da zabalik, eta nazioarteko katalogoetan euskal egileen presentzia areagotzea du helburu.
Bigarren deialdiak jatorriz euskaraz idatzitako lanen frantseserako itzulpena, argitalpena eta zabalkundea babesten du, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko argitaletxeek, idazleek, itzultzaileek eta agente literarioek bultzatutako proiektuetara bideratuta dago. Urtero 20.000 euroko aurrekontua izango du, hiru urtez. Lehen edizioa uztailaren 7ra arte egongo da zabalik. Hiru proiektu hautatuko dira, eta bakoitzak gehienez 9.000 euroko laguntza jasoko du.
Azkenik, hirugarren diru laguntza lerroa euskaraz idatzitako lanen pasarte edo laginen ingelesezko edo frantsesezko itzulpenak egiteko da. Helburua da idazle, itzultzaile, argitaletxe eta agenteei lan horiek nazioarteko editore potentzialei aurkezteko materiala prest edukitzen laguntzea. Kasu honetan, deialdia otsailaren 3tik dago irekita, 8.000 euroko aurrekontua du, eta idazle, itzultzaile, argitaletxe eta agenteek eskatu dezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.