

Secciones
Servicios
Destacamos
A. Mariezkurrena
Donostia
Domingo, 19 de enero 2025, 16:27
V. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak Enaitz Zestauk, Kattin Madariagak eta Eneko Lazkozek irabazi dituzte. Edizio honetan, guztira, 27 lagunek hartu dute parte, 28 lan ezberdinekin (11 A kategorian, haurrenean; 3 B kategorian, gazteenean; eta 14 C kategorian, helduenean). Horietatik bederatzi izan dira sarituak, kategoria bakoitzeko hiru.
Enaitz Zestau Telletxeak eskuratu du 'Itzaleko argia izeneko lanagatik' A kategorian, 2011n edo ondoren jaiotakoenean. Cesar Etxeberriak, Eneko Fernandezek eta Saioa Mitxelenak osatutako epaimahaiaren arabera, «gaurkotasun handiko Palestinako gaia jorratzen du» bertso sortak, «doinu solemne egokia erabiltzen du, eta bukaeran positibismo apur bat ere nabaritzen da». Bigarren saria Araia Irigibel Terrerosentzat izan da, Mundu eder bat bada izeneko lanagatik. Sare sozialen inguruan diharduen lana da, «zortziko txiki arin eta polita». Hirugarren saria Enaitz Zestau Telletxearen Sakelekoa lanarentzat izan da. «Neurriaren aukeraketa ausarta» azpimarratu du epaimahaiak, «txukuna eta freskoa». Kategoria honetako irabazleek 150, 100 eta 50 euroko kultur bonoak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
B kategorian, 2007 eta 2010 artean jaioetakoenean, hiru lan aurkeztu dituzte guztira. Iaz bezala, Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du aurten ere lehen saria, Hainbertze gauza pasatzen dira lanarekin. Sorta horrek «neurri luzea baliatzen du, hitz joko onak ekarriz» epaileen arabera; «Palestinari buruz heldutasunarekin eta sakontasun handiarekin hitz egiten du, hausnarketara bideratuz». Bigarren saria ere Kattin Madariagarentzat izan da, Hasieran ez zegoen ezer lanagatik. Epaimahaiaren arabera, «neurri motza bikaineko moduan erabiltzen du» sorta horrekin: »gai arin batekin, testuari kalte egin gabe hitz eta erritmo joko politak lortu ditu«. Hirugarren saria, azkenik, Kattalin Lizarraga Mendiak eskuratu du, Txirrina kantari lanarengatik. Testu horretako »detaille txiki askoren erabilera« nabarmendu du epaimahaiak: »nerabe baten egunerokotasunaren inguruko kontakizuna oso ongi irudikatzen da kontakizunean«. Irabazleek 350, 200 eta 150 euroko ordainsariak eramango dituzte, hurrenez hurren.
C kategorian, 2006 edo lehenago jaiotakoenean, helduenean alegia, Eneko Lazkoz Martinezek irabazi du lehen saria, Inoiz ez da berandu! Edo agian bai? izenburuko lanarekin. Epaimahaiaren hitzetan, «teknikoki oso lan ona» da Lazkozena, «gai konplexua, bide ez errezenetik jorratua». Bigarren saria Joanes Illarregi Marzolen Manuelen ahotik lanarentzat izan da. Kasu honetan, «Manuel Lasarte bertsolariaren lehen pertsonatik, egungo gizartea erakusten digu», horretarako «hitz joko eta errima izugarri aberatsak» erabiliz. Hirugarren saria, azkenik, Erika Lagoma Pombarentzat izan da, Inozentzi: garbitzen duena lanagatik. «Hitanoaren erabilera egokia» nabarmendu du epaimahaiak, «emakume garbitzaile baten bizipenak deskribapen ederren bidez kontatzen ditu». Irabazleek, 1.500, 1000 eta 500 euroko sari bana irabazi dute, hurrenez hurren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.