EHUko Ravens, zazpigarren denboraldiko lehen Splitaren garaile
Amazonen University Esports-ek antolatutako AER konferentzian lortu dute 'Legends of Runeterra' eta 'Clash Royale' jokoetan
Astelehena, 17 urtarrila 2022, 17:28
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ravens taldeak Amazonen University Esports-ek antolatutako AER konferentzian Legends of Runeterra' eta 'Clash Royale' jokoen garailea izan da, zehazki zazpigarren denboraldiko lehen Splitean.
90 jokalari bildu zituen lehiaketak 40.000 pertsona baino gehiago bildu zituen streaming bidez Twitch plataformaren bitartez. Osasun egoera dela-eta ekimen osoa ezin izan zen presentzialki egin. Hala ere, guztira Espainiako 70 unibertsitatek baino gehiagok, 700 taldek eta 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute lehen Split lehiaketan.
Lehen Split honetan, Europa osoan Amazon UNIBERTSITY Esports Liga jarraitzen duten unibertsitarioen kopurua hazi egin da, antolatzaileek zehaztu dutenez. Iraun duen ia lau hilabeteetan zaleek 307.833 minutu baino gehiago ikusi dituzte streramean, eta guztira 43.065 ikustaldi izan dira.
Lehiaketak jokalari ugari ditu bere lerroen artean. Izan ere, lehen Split honetako talde irabazleen balantzea eginez aurpegi ezagun asko ikus ditzakegu. Zumito, Circuito Tormentako Crypto Esports taldeko jokalari ohia, Knights URJC-ko kidea da eta League of Legends TERRAko irabazlea.
Hemendik aurrera bigarren Split txapelketa hasiko da, eta denboraldi honetako finalerdietan eta amaieran lehiatuko diren gainerako taldeak aterako dira.