Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Pasaiako portuko garapen industrialak garapen izugarria ekarri zuen inguruko auzo eta herrietara. DV
Donostialdea eskualdeko industrializazioaren inguruko solasaldia

Donostialdea eskualdeko industrializazioaren inguruko solasaldia

'Donostia industriala ezagutzen. Auzo eta herri langileen sorrerari begirada bat (1940-1970)' hitzaldia eskainiko du Jon Aldabaldetrekuk asteazkenean Koldo Mitxelena Kulturunean

DV

Donostia

Lunes, 10 de junio 2024

Donostialdea eskualdean 1940ko hamarkadatik aurrera, aldaketa nabarmenak gertatzen hasi ziren eremu sozialean eta demografikoan, eta aldaketa horiek areagotu egin ziren 50eko hamarkadatik aurrera. Pasaiako portuko garapen industrialari esker, Donostiako ekialdeko auzoek eta Pasaiak zein Errenteriak garapen izugarria izan zuten zentzu guztietan.

Bilakaera hau izango du aztergai 'Donostialdea industriala ezagutzen. Auzo eta herri langileen sorrerari begirada bat (1940-1970)' izeneko hitzaldiak, Jon Aldabaldetreku EHUko doktoratu aurreko soziologo eta ikertzaileak eskainiko duena asteazken honetan Koldo Mitxelena Kulturunearen Ekitaldi Aretoan.

Hitzaldiaren helburua da Donostialdea eskualdean izandako industrializazioa eta haren ondorioak ikusaraztea, baita eremu horien bilakaera aztertzea, gerraostean hasi eta industrializaziora arte. Migrazioaren inpaktu ikusgarria, hiri eta eskualde antolamenduaren gabezia nabarmenak eta langile auzoetako egoera zaurgarriak nabarmenduko dira.

Jon Aldabaldetreku Delgado doktoratu aurreko ikertzailea da EHUn. Soziologoa da, eta gaur egun Hiri Historia ikertzen dihardu. EHUko Biztanleria eta Ondarea ikerketa taldeko kide da, eta doktorego tesia egiten ari da Historia Garaikidearen programaren esparruan. Donostialdeko industrializazio prozesuaren ingurunea eta haren ondorioak aztertzen ditu tesiak, eta ekialdeko auzo eta herriei erreparatzen die bereziki.

Saio honekin Gipuzkoako Historiako Pasarte Ezezagunak zikloari amaiera emango zaio. Hitzaldia Koldo Mitxelena Kulturunearen Ekitaldi Aretoan (Santa Teresa komentua) izango da, astelehenean, 19:00etan; euskaraz izango da, eta Iker Echeberriak moderatuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostialdea eskualdeko industrializazioaren inguruko solasaldia