Borrar
Epaimahaiaren kideak, irabazleak eta Kutxa Fundazioaren ordezkariak, ostegunean Topic zentroan egin zen ekitaldian. K.F.

Bost emakume garaile aurtengo Inspira Gazteak Sarietan

Kutxa Fundazioak 15.000 euroko babesa emango dio proiektu bakoitzari

I. A.

Donostia

Viernes, 27 de junio 2025, 17:42

Bost emakumek aurkeztutako proiektuak izan dira garaile aurtengo Inspira Gazteak Sarietan eta bakoitzak 15.000 euroko saria jasoko du Kutxa Fundazioaren eskutik, beraien ibilbidean jarraipena eta babesa emateko asmoz. Ostegun honetan eman dira ezagutzera irabazleen izenak, Tolosako Topic zentroan egin zen ekitaldian. Aurten jaso diren proposamenen kopuruaz gain, -120tik gora-, aurkeztu diren proposamenen maila eta kalitatea azpimarratu dira ekitaldian.

Hain zuzen Shrabani Aranzabe-Pita (25 urte, India, baina Alkizan bizi da), Ainhoa Bereziartua Aranzabal (28 urte, Errezil), Maddi Goikoetxea Juanena (30 urte, Donostia, baina Errenterian bizi da), Maite Ponferrada Mellado (29 urte, Eskoriatza, baina Arrasaten bizi da) eta Sofia Ferreira (30 urte, Portugal, baina Donostian bizi da) izan dira garaileak. Zientzia, osasuna, artea, dibulgazioa… diziplina askotarikoetatik abiatuta egin du bakoitzak bere ekarpena.

Hamabost finalistatik bost emakume hauek aukeratu dituzte Felix Arrietak, Aitziber Sarobek, Ion Irurtzunek, Blanca Zaragüetak eta Aizpea Goenagak osatutako epaimahaiak, eta prozesua erraza ez dela izan onartu dute. Irabazleak aukeratzeko prozesua hainbat urratsetan gauzatu da: lehenik, gazteek aurkeztutako proposamen guztiak aztertu dira, eta ondoren, 15 finalistekin elkarrizketa pertsonalizatuak egin dira, haien proiektuak sakon ezagutzeko eta ulertzeko.

Ander Aizpuruak, Kutxa Fundazioko zuzendariak, ekitaldiaren hasieran adierazi duenez, Inspira Gazteak Sariak proiektua «mundu hobe batekin amets egiteaz gain, mundu hori eraikitzeko egunero lan egiten duen Gipuzkoako gazte talentua aitortzeko eta babesteko jaio zen». Bere esanetan, «gazte hauen istorio bakoitzak inoiz baino gehiago behar dugun lidergo modu bat islatzen du: inposatzen ez den lidergo bat, inspiratu egiten duena baizik. Ez duena protagonismorik bilatzen, eragina baizik. Ez duena lehiatzen, gizartean eraiki baizik».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bost emakume garaile aurtengo Inspira Gazteak Sarietan

Bost emakume garaile aurtengo Inspira Gazteak Sarietan