Borrar

Barrococo taldeak itxiko du Miramongo Matineeak zikloaren denboraldia

Larunbatean Euskadiko Orkestraren egoitzan eskainiko du kontzertua, goizeko 11:00etan

I. Altuna

Donostia

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:50

Barrococo taldearen eskutik iritsiko da larunbatean Euskadiko Orkestrak antolatzen duen Miramongo Matineeak ganberako musikako zikloaren denboraldi honetako azken kontzertua. 'Antzinakoa gogora ekarriz' izenburupean, emanaldia 11:00etan hasiko da, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude 11 euroan www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal auditoriumeko leihatilan; orkestraren egoitzako leihatilan ere erosi ahal izango dira kontzertuaren egunean geratzen badira.

Antolakuntzak jakinareazi duenez, taldeko bederatzi musikarietako zortzi Euskadiko Orkestrako kideak dira: Anne-Marie Harmat (biolina), Itziar Prieto (biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (biolontxeloa), Oscar Diago (oboea), Sara Zufiaurre (klarinetea), Anne Charlotte Lacroix (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa). Vincent Planes pianistak osatzen du taldea.

Bada, kontzertua bi pieza eskainiko ditu Barrococo taldeak. Hasteko, Carl Maria Von Weber konpositore erromantiko alemanaren 'Andante & Rondo ongarese' interpretatuko du. Obra hau Weberrek 1809an bere anaia Fritzentzat idatzi zuen biola eta orkestrarako konposizio gisa.

Ondoren, Paul Juon jatorri errusiarreko egile suitzarraren 'Oktetoa' pieza eskainiko dute, Brahmsen musikaren izaerako Erromantizismotik igaro ondoren, pixkanaka soinu arin, neoklasiko, ia frantses baterantz doan obra. Okteto honetan, Juonek ia atzean utzia zuen bere errusiar herentzia, eta lehen mugimenduaren aurreneko konpasetatik bide berri bat irekitzen du

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Barrococo taldeak itxiko du Miramongo Matineeak zikloaren denboraldia

Barrococo taldeak itxiko du Miramongo Matineeak zikloaren denboraldia