Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Erakusketan ikus daitekeen irudietako bat. E. C.

Barbara Kruger, edo boterearen hizkuntza

Guggenheim Bilbao Museoak Barbara Kruger artistan oinarritutako 'Another day. Another night.' erakusketa zabaldu du azaroaren 11ra bitartera

E. A.

Domingo, 20 de julio 2025, 17:03

Comenta

Guggenheim Bilbao Museoa testuarekin, soinuarekin eta arkitekturarekin bat egiten duen agertoki inguratzaile bilakatu da azaroaren 11ra bitartera 'Another day. Another night.' Barbara Kruger artistaren erakusketa berriarekin, orain arte antolatutako atzerabegirako orokorra eta sortzaileari espainiar estatuan eskainitako lehena.

Barbara Kruger artista estatubatuarrak bost hamarkadatik gora darama bere lan ausartarekin gogoeta akuilatzen eta ikusleak aho zabalik uzten. Erakusketa zabal honetan aztertzen denez, artistak hitzen eta irudien boterea baliatzen du gure eguneroko bizitzak taxutzen dituzten egiturak zalantzan jartzeko: identitatea, desira, egia eta kontrola. Krugerrek azken lau hamarkadetan izan duen bilakaera artistikoa aztertzen du

Bere ibilbidean, hasiera-hasieratik Krugerrek modu kritikoan jorratu du hizkuntza nola erabiltzen den hedabideetan, politikan eta geure barne-elkarrizketetan. Publizitatearen lengoaia bisualean oinarritutako adierazpen-esaldi laburrak erabiltzen ditu —kolore gorriz edo berdez nabarmendutako testu zuri-beltz gordin gisa jarrita—, baina, produktuak saldu ordez, bere lanak pentsamendu kritikoa eskatzen du. Haren zenbait esaldi, hala nola «Zure gorputza gudu-zelaia da» edo «Erosi egiten dut, beraz, banaiz», mugarri kulturalak dira gaur egun, eta funtsezko galderak pizten dituzte generoari, kontsumoari eta botereari buruz.Erakusketak artistaren ibilbide osoko lanak biltzen ditu: hastapenetako paste-up konposizioak, binilozko eskala handiko testuak, bideo-instalazioak, soinu bidezko esku-hartzeak eta Guggenheim Bilbao Museorako sortutako piezak. Areto ezberdinetatik barrena ikus daiteke Krugerren arteak zorua, paretak eta pantailak hartzen dituela, eta soinuz eta irudiz bete-bete egindako ingurune batean murgiltzen gaitu.

Aipatzekoa da Krugerrek gaztelaniaz eta euskaraz sortu dituela zenbait pieza, hizkuntzak nor garen eta elkarrekin nola bizi garen zenbateraino baldintzatzen duen aztertzeko helburuarekin. Artistak gaineratu duenez, «Hizkuntzak izugarrizko indarra du, eta definitu egiten gaitu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Barbara Kruger, edo boterearen hizkuntza

Barbara Kruger, edo boterearen hizkuntza