Borrar

Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Itzultzaile gisa euskaratik gaztelaniara Bernardo Atxagaren obra guztiak itzuli ditu

DV

Donostia

Ostirala, 21 uztaila 2023, 19:47

Comenta

Euskaltzaindia ostiral honetan egin duen osoko bilkuran izen bakarra aurkeztu da euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Asun Garikano idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazle gipuzkoarrarena, Patxi Goenagaren lekua hartzeko.

Akademiak gogorarazi duenez, Goenaga emeritu izatera igaro zen joan den maiatzaren 5ean, 75 urte bete baitzituen egun horretan hizkuntzalari azpeitiarrak, eta maiatzaren 26an, Baionan egin zen osoko bilkuran, zabaldu zen hautagaiak aurkezteko epea.

Horretara, Euskaltzaindiaren arautegiak agintzen duen moduan eta euskaltzain oso eta emerituen bozen nagusitasuna erdietsiz gero, irailaren 29ko osoko bilkuran egingo den bozketan jakingo da Patxi Goenagaren lekua Asun Garikanok hartuko duenetz.

Asun Garikano Iruretagoiena (Tolosa, 1962) Euskal Filologian lizentziatua da. Gasteizko IRALEko irakasle eta EIMAko kide izandakoa da. Ameriketako euskaldunei buruzko bi liburu idatzi ditu: 'Far Westeko Euskal Herria' (Pamiela, 2009) eta 'Kaliforniakoak 1533-1848' (Pamiela, 2013).

Itzultzaile gisa, ingelesetik euskarara itzuli ditu Robert Louis Stevensonen, William Faulknerren, John Steinbecken, Patricia Highsmithen eta beste zenbait egileren lanak; euskaratik gaztelaniara, berriz, Bernardo Atxagaren obra guztiak.

Edizio lanaren arduradun izan da 'Garziarena' aldizkarian (1992-1994) eta Euskaltzaindiaren 'Erlea' aldizkarian (2009-2016). Halaber, Bernardo Atxagaren euskarazko eta gaztelaniazko obra guztien edizioaz arduratu da.

Gaur egun, Euskaltzaindiak aurten bertan abian jarritako 'Testu-bankua' proiektua gidatzen du. Hezkuntza komunitateari zuzendutako egitasmo horrek curriculumaren euskal dimentsioarekin lotutako testu hautatuak eskainiko ditu, gaurkoak eta atzokoak, lau ataletan banatuta: Historia, Hizkuntza, Literatura eta Gaurko Gizartea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute