Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Nafarroako Ikastolek Lorea Alfaro García omendu dute Lizarran. Nafarroako Ikastolak

60 artistatik gora Artea Oinez tokiko erakusketan

Antolatzaileek Lorea Alfaro García omendu dute Lizarran egindako ekitaldian

J. Agirre

Donostia

Astelehena, 24 maiatza 2021, 18:22

Comenta

Nafarroako Ikastolek Nafarroa Oinez proiektuaren bitartez eta artista ugariren lankidetzari esker abangoardiako kultura eta artearen aldeko apustua egin dute Artea Oinez ekimenarekin. Aurreko urteetan bezala, arte erakusketa lehenik Iruñeako Kondestablearen Jauregian izan da ikusgai martxoan eta apirilean zehar.

Orain, bigarren etapan, Nafarroa Oinez jaia antolatzen duen Lizarra ikastolak jasoko du. Erakusketak 60 artistatik gora biltzen ditu, hauek egunerokotasunari eta haren garrantziari lotuta egiten dituzten hausnarketak bilduz. Artelan ugari biltzen dituenez, esposizioa bi espazio ezberdinetan kokatu da: Gustavo de Maeztu Museoan ekainak 27 bitarte eta Fray Diego Kultura Etxean ekainak 6 bitarte.

Artea Oinez ekimen egonkorra da Nafarroa Oinezen jarduera programari dagokionez. Nafarroako ikastolek euskara eta kultura uztartzen dituzte eta jendarteari Euskal Herriko lehen mailako artisten lanak ezagutzeko aukera eskaini nahi izaten diote, izan ere Nafarroako ikastolen jaiaren xedeetako bat da euskal kultura suspertu eta zabaltzea.

Lorea Alfaro artistari omenaldia

Nafarroako Ikastolek Artea Oinez erakusketa artista bat omentzeko baliatzen dute. 2021eko edizioan hautatua Lorea Alfaro García izan da, Lizarra Ikastolako ikasle ohia. Egun UPV/EHUko irakaslea da Arte Ederren Fakultatean.

Alfaro, historian zehar omendu diren sortzaile guztien artean gazteena, oso pozik agertu da jasotako errekonozimenduagatik eta «euskarari» zabaldu nahi ziola adierazi zuen. Pandemia egoera tarteko omenaldia «xumea» izan da, baina «zinez sentitua eta goxoa». Aurreskua dantzatu ostean ikastolako bigarren hezkuntzako ikasle batek artistak Artea Oinez 2021 erakusketan duen artelanari lotuta egin duen interpretazioa oparitu zion.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 60 artistatik gora Artea Oinez tokiko erakusketan

60 artistatik gora Artea Oinez tokiko erakusketan