Borrar

Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziari buruzko nazioarteko konferentzia

Azpeitian izango da ekimena, urriaren 16an eta 17an, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, UEUE eta Coppieters Fundazioaren eskutik

I.A.

Donostia

Viernes, 30 de mayo 2025, 17:52

'Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean' izenburupean nazioarteko konferentzia antolatu da Azpeitian urriaren 16 eta 17an. Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak ere bilduko ditu topeketa honek bi helburu nagusirekin: alde batetik, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan arnasguneek duten garrantzia aztertzea eta gogoeta piztea; eta bestetik, hizkuntza gutxituen egoera soziolinguistikoa sendotzeko proposamen zehatzak eta neurriak partekatzea eta zabaltzea.

UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Udako Euskal Unibertsitatea eta Coppieters Fundazioa dira nazioarteko konferentziaren sustatzaile nagusiak, Azpeitiko Udalarekin batera.

Bi egunetan zehar, hizlari esanguratsuek aurkezpenak, eztabaidak eta mahai-inguruak egingo dituzte, arnasguneen inguruko ikuspegiak eta esperientziak elkarbanatuz. Gaiari ikuspegi askotatik helduko zaio, besteak beste, dinamika soziolinguistikoa, demografia, hizkuntza-politika, garapen sozioekonomikoa, kulturgintza, lege-babesa eta hiztunen ahalduntzea aztertuz.

Azpeitian egingo da konferentzia, «euskararen erabileragatik eta hizkuntzaren indar sozialagatik arnasgune gisa hartzen den herrian», adierazi dute UEMAtik. Eta «aukera bikaina» eskainiko du hizkuntza komunitate desberdinetako errealitateak eta esperientziak gertutik ezagutzeko, hizkuntza gutxituen etorkizunari begira ekarpen praktikoak eginez.

Ekitaldiaren antolatzaileek azpimarratu dute hizkuntza gutxituen egoera soziolinguistikoa indartzeko estrategia eraginkorren premia dela eta arnasguneen garrantzia handia dela biziberritze-prozesuetan. Horregatik, konferentzia hau hizkuntza gutxituen mundu mailako erreferentziazko topagune bilakatu nahi dute, esperientzien eta proposamenen trukea sustatuz.

Konferentzian parte hartzeko aukera dagoeneko zabalik dago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziari buruzko nazioarteko konferentzia

Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziari buruzko nazioarteko konferentzia