Borrar
'Harri eta Herri' poema liburuaren jatorrizko mekanografiatua eta liburuaren lehen edizioa ikusgai dira Bilboko Arte Ederren Muesoan. Euskaltzaindia

Arestiren 'Harri eta Herri' liburuaren jatorrizko mekanografiatua, Bilboko Arte Ederrean

Euskaltzaindiak laga dio museoari dokumentua eta liburuaren lehen edizioaren ale bat eta urtarrilaren 18ra arte egongo dira ikusgai

I. A.

Donostia

Osteguna, 16 urria 2025, 16:39

Comenta

Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' poema liburuaren jatorrizko mekanografiatua utzi dio Bilboko Arte Ederren Museoari, Akademiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Dokumentua Zarauzko Itxaropena argitaletxearen artxiboetan zegoen eta orain Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan gordetzen da. 1964an argitaratu zuen Itxaropena argitaletxeak liburua Kuliska Sortan Zarautzen. Euskal poesiaren historian iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratzen zituelako eta injustiziak salatu.

Bada, dokumentua eta 'Harri eta Herri' liburuaren lehen edizioaren ale bat 2026ko urtarrilaren 18ra arte egongo dira ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoaren beheko solairuan, sarreraren ondoan.

Miguel Zugaza museoaren zuzendariaren hitzetan, «'Harri eta Herri'-n agertzen den 'Souvenir' olerkiak Frantziako turista batzuek Bilbora egiten duten bisitaldia irudikatzen du, eta honela, artea gorde eta erakusteaz gain, hiriaren orduko errealitate soziala begiratzeko leiho bihurtzen da museoa; gainera, Deustuko txabolismoa ere salatzen du pieza berean».

Andres Urrutia euskaltzainburua asteazkenean hurbildu zen Bilboko Arte Ederren Museora, eta, dokumentuak ikusteaz gain, Zugazarekin hitz egiteko aukera izan zuen.«'Maldan behera' kenduta, 'Harri eta Herri' izan zen Arestiren lehen obra garrantzitsua. Dokumentu berezi hau erakutsiz, Bilborekin idazleak izan zuen lotura estua azpimarratu nahi izan dugu», adierazi zuen. Aldi berean, lagapen honetan Arestiren lana gaur egunera ekarri nahi izan dutela aitortu zuen, «izugarria baita Arestik euskal kulturari eman zion hauspoa, utzi zion legatua».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arestiren 'Harri eta Herri' liburuaren jatorrizko mekanografiatua, Bilboko Arte Ederrean

Arestiren 'Harri eta Herri' liburuaren jatorrizko mekanografiatua, Bilboko Arte Ederrean