Oarsoaldeko meatza gunea ezgutzeko aukera Arditurri egunean
Gipuzkoakoako Parketxe Sarea fundazioak antolatuta jarduerak goizeko 10:30ean hasiko dira datorren larunbatean
DV
Donostia
Domingo, 6 de julio 2025, 19:15
Urtero bezala, Oiartzungo Udalarekin lankidetzan, Arditurri eguna antolatu du Gipuzkoakoako Parketxe Sarea fundazioak Oiartzungo Arditurri meatze gunean.
Ospakizuna uztailaren 13an izango da, igandez eta jarduerak goizeko 10:30etan hasiko dira. Hain zuzen ordu horretatik aurrera, eguerdiko 14ak arte, doako bisitak izango dira Arditurriko meategi nagusira. Baina ez hori bakarrik, urtean behin edo birritan baino irekitzen ez den Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara sartzeko aukera izango baitute bertaratzen direnek (14 urtez gorakoek bakarrik).
Goizetko 11:00etatik aurrera jolasak eta tailerrak izango dira Abaraxka ludotekaren eskutik gazteenentzat. Ordu berean Luberri-k antolaturiko fosilen tailerra egongo da adin guztikoentzat.
Goizeko 11:30ean euskal makila (borroka) jokoaren erakustaldia izango da ondare hori gordetzeaz eta berreskuratzeaz arduratzen ari den Oiartzungo elkarteak eskainita.
Eguerdiko 12:15ean hegazti askatzea izango da, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basabizi zentroan fauna jasotzeko, sendatzeko eta berreskuratzeko egiten den lana ezagutzera emango da, baita zenbait hegazti bertatik bertara ikusteko aukera ere.
Goiz osoan zehar jan-edari zerbitzua egongo da eta, nola ez, zuzeneko musika ere izango da. Esan gabe doa nahi duena bizikletan edota oinez bertara daitekeela. Hain zuzen, aurreko urteetan bezala, bizikletak uzteko toki egokitua prestatu dute antolatzaileek.
Nekez izango da igande goizaz gozatzeko aukera hoberik egun horretan. Meategitara sartzeko ez da aurre-erreserbarik egingo: sarrerak egunean bertan banatuko dira (plaza mugatuak daude). Informazio gehiago izateko: 943494248 / 688895068 / arditurri@gipuzkoanatura.eus.
Aralarko kobak bisitatuz
Bestalde, hilaren 20ean, Lizarrusti paketxetik irteera interesgarria antolatu dute. Espeleologia esperientzi bat bizitzeko gonbitea luzatzen dute Aralarko koba batera sartuz. Lizarrustiko parketxetik abiatuta, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango gaituen bideari ekingo diote uztailaren 20ean antolatu den irteeran. «Paseatzeko leku ezin aproposagoa da garai batean animaliek tiratutako bagonetak ibiltzen ziren bide lau hau. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko ditugu bidean. Eta, azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko gara», diote antolatzaileek.
«Handik gertu, zailtasunik gabeko espeleologia esperientzia bat bizitzeko aukera izango dugu. Hagin baten azpian kokatzen den Lareoko kobazuloan barneratuko gara. Aspaldi gure mendiotan bizi izandako gizakien azalean jarri ahal izango gara estalaktitatz eta estalagmitaz inguratuta gauden bitartean», gehitzen dute.
Lur azpiko altxor hauek ezagutzeko, Aralarko parketxeak plan eder hau proposatzen dizu familian edo lagun artean egiteko. Izena ematea beharrezkoa da, plazak mugatuak dira. Izena emateko jarri harremanetan Lizarrusti parketxearekin: lizarrusti@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz edo 943 18 03 35 / 688 895 069 zenbakietara deituz.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.