Amua musika-fillm laburren jaialdia bueltan da Hondarribian
Hamar film labur izango dira lehian eta Amy Winhouse-k 2007an Londresen eman zuen kontzertua ere proiektatuko da
I. Altuna
Donostia
Asteazkena, 8 azaroa 2023, 13:11
Hirugarren urtez jarraian, azaroaren 16an, 17an eta 18an, Amua musika-film laburren jaialdia egingo da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Hautaketa-batzordeak aurkeztutako 60 obretatik 10 aukeratu ditu, eta hauek lehiaketara joango dira. Gainera, azkeneko egunean Amy Winhouse-k 2007an Londresen eman zuen kontzertua ere proiektatuko da, eta beste hainbat jarduera ere antolatu dira jaialdiaren inguruan, besteak beste kontzertuak eta biniloen azoka.
Musika-film laburren emanaldia bi proiekzio-saio ofizialetan banatuko da, azaroaren 16an (19:00etan) eta 17an (18:00etan). Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Saio horietan ikus-entzuleek film labur bakoitzeko botoa eman ahal izango dute, 4 sari emango baitira edizio honetan. Lehen saria eta publikoaren saria, 2.000 eurokoa bakoitza; bigarren saria, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa.
Sari horien irabazleak aukeratzeko, honako hauek osatuko dute epaimahaia: Maite Arroitajauregi zinema-musikarako konpositore ezaguna, 'Akelarre' filmaren Goya saria irabazi zuen soinu-bandagatik; Nerea Kortabitarte, gaur egun Dock of the Bay eta Crossover Festival de Series jaialdien prentsa-buruzagia; eta, Mikel Gurpegui kazetaria, duela urte askotatik 'El Diario Vasco' egunkarian zinema-kritikari gisa jarduten duena.
Epaimahaiaren erabakia eta ikus-entzuleen saria azaroaren 18an, 18:00etan, adieraziko dira, sari-banaketako galan, eta horrez gain, Amy Winhouse-k 2007an Londresen eman zuen kontzertua proiektatuko da. Azken saio honetarako ere sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Beste ekitaldiak
Zinema-jaialdiari hertsiki lotutako programazioaz gain, azaroaren 16an, osteguna, 20:00etan, inaugurazio-galan, Diego Rj buru duen Radio3ko 'El sótano' programaren zuzeneko emanaldia izango da, Mambo Jambo bandarekin.
Hurrengo egunean, Hondarribiko eskoletako haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa antolatu da, goizeko 10:00etan, The Flaming Shakers bandak emango duena, The Beatles taldearen inguruan. Egun horretan bertan, 22:00etan, Flaming Shakers-ak jaialdiko jendearentzat berriz arituko dira, Itsas Etxea auditoriumean.
Azkenik, eta jaialdia amaitzeko, The Bamboos bandak kontzertua eskainiko du. Hamar estudio-albumekin eta argitaratzear dagoen bere azken diskoarekin, taldeak Soul & Funk-a berrasmatu du moldaketen eta ekoizpen klasikoaren konposizio modernoa eginez.
Amuaren ekitaldi guztietan, auditoriumaren atzealdean AMUA biniloen laugarren azoka egingo da. Azoka azaroaren 17an 17:00etatik 21:00etara eta azaroaren 18an larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da. Oraingo honetan, 3 denda izango dira, eta aukera onak izango dira binilozko diskoetan, kassetteetan eta CDetan.